XXI edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jonathan Hivert, Miguel Indurain Sari Nagusiko irabazlea

Txirrindulari frantziarrak erasoa jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, ihesaldiko kideak atzean utzi, eta garaipena eskuratu du.
Jonathan Hivert. Argazkia: EFE
Jonathan Hivert, Miguel Indurain Sari Nagusiko irabazlea. Argazkia: EFE

Jonathan Hivert Direct Energie taldeko txirrindulariak irabazi du 2019ko Miguel Indurain Sari Nagusia. Lasterketaren 21. edizioa izan da, eta txirrindulariek 193 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute.

Eroriko handi bat izan da jaitsiera batean; hamabi bat txirrindulari joan dira lurrera eta lasterketa neutralizatuta egon da hamabost bat minututan, anbulantzia faltagatik. Helmugarako 30 kilometro falta zirenean hogei bat txirrindularik osatutako talde batek abantaila hart du tropelarekiko. Bertan ziren, Omar Fraile, Luis Leon Sanchez, Gorka Izagirre, Jesus Herrada, Jonathan Hivert, Sergio Higuita eta Carlos Verona.

Hivertek ezutean harrapatu ditu ihesaldiko kideak, helmugatik bi kilometrra erasoa jota, eta erreakzionatu nahi izan dutenerako berandu izan da. Jonathan Hivert izan da lehena helmuga gurutzatzen eta garaipena eskuratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X