Amstel Gold Race
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gilbert Kwiatkowskiri gailendu zaio eta Ion Izagirre zazpigarren izan da

Poloniarrak jo du lehen erasoa, eta metro batzuetako aldea zabaldu du, baina garaipena eskura izan duenean Gilbertek pedal kolpe hobea erakutsi du.
Phillipe Gilbert. Argazkia: Efe.
Phillipe Gilbert. Argazkia: Efe.

Philippe Gilbert belgikarrak irabazi du Amstel Gold Race klasikoa. Azken metroetan Michal Kwiatkowskiri gailenduta. Amstel Gold Race Ardenetako hiru lasterketa ospetsuetako lehena da; aste honetan bertan jokatuko dira beste biak. Flecha Valona eta Liege-Bastogne-Liege.

Munduko bi txapeldunek bakar-bakarrik egin dute azken kilometroa, ihesaldiko beste bost txirrindulariak (Ion Izagirre, Jose Joaquin Rojas eta Sergio Henao, tartean) atzean utzi ostean. Esprint ederra jokatu dute Gilbertek eta Kwiatkowskik, eta azken 300 metroetan gauzak goiti behera aldatu dira.

Poloniarrak jo du lehen erasoa, eta metro batzuetako aldea zabaldu du, baina garaipena eskura izan duenean Gilbertek pedal kolpe hobea erakutsi du.

Gilbertek 2010ean, 2011n eta 2014an ere irabazi du Amstel Gold Race, eta igande honetan argi utzi du lasterketa kutuna duela. Parte hartu duen guztietan irabazi du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X