Doha 2016
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elosegi, hamabosgarrena junior mailako erlojupekoan

Brandon McNulty estatubatuarra da munduko txapeldun berria. Elosegi gipuzkoarra 2:19ra helmugaratu da.
Iñigo Elosegi

Qatarreko Doha hirian munduko txapelketa jokatzen ari da. Gaur, junior mailako erlojupekoa jokatu da eta bertan Brandon McNulty estatubatuarra izan da azkarrena; zilarra Mikkel Bjergek (DIN) eraman du eta brontzea Ian Garrisonek (AEB) .

Iñigo Elosegik hamabosgarren denborarik onena egin du helmugan 2:19ra, eta hamargarren tokitik 19 segundora besterik ez da geratu.

SAILKAPENA

.1. Brandon McNulty (AEB)    34:42

.2. Mikkel Bjerg (DIN)       0:35ra

.3. Ian Garrison (AEB)       0:53ra

.4. Julius Johansen (DAN)   1:02ra

.5. Ruben Apers (BEL)      1:25ra

------

15. Iñigo Elosegi (EUS)   a  2:19

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X