Larunbatean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Quintana, 'Purito' eta Mikel Landa, Miguel Indurain Sarian

Lizarrako Txirrindularitza Elkarteak antolatutako lasterketa 12:20ean hasiko da Foru Plazan, eta 17:30ean amaitzea aurreikusita dago Puyko Basilikan.
'Purito' Rodriguez, faboritoetako bat. Argazkia: Efe.

Miguel Indurain Sariaren 19. edizioa larunbat honetan jokatuko dute Lizarran, Nafarroan, 191 kilometroko ibilbidea eginez. Guztira, 17 taldek eta 136 txirrindularik parte hartuko dute, tartean, Nairo Quintana (Movistar), Joaquim ‘Purito’ Rodriguez (Katusha) eta Mikel Landa (Sky).

Lizarrako Txirrindularitza Elkarteak antolatutako lasterketa 12:20ean hasiko da Foru Plazan, eta 17:30ean amaitzea aurreikusita dago Puyko Basilikan.

Txirrindulariek hiru mendate igoko dituzte: Guiguillano (lehen mailakoa) eta Lezaun eta Eraul, biak bigarren mailakoak.

Lasterketa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

ta eitb.eus-ek.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X