Paris-Niza (Hasierako etapa)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Matthews da lehen liderra, hasierako etapa irabazi ostean

Australiarrak Paris-Nizako lehen erlojupekoa irabazi eta liderraren elastikoa jantzi du. Dumoulin izan da bigarren eta Belvin, hirugarren. Ion Izagirre euskal txirrindularia bosgarren izan da.
Michael Matthews, Paris-Nizako erlojupekoan. Argazkia: EFE

Michael Matthews (Orica-GreenEDGE) australiarrak irabazi du Paris-Niza lasterketako hasierako etapa. Orica-GreenEDGE taldeko txirrindularia nagusi izan da Conflans eta Sainte-Honorine artean egin den 6,1 kilometroko erlojupekoan.

Tom Dumouln (Giant-Alpecin) izan da bigarren eta Patrick Bevin (Cannondale), hirugarren. Ion Izagirre (Movistar) euskal txirrindulariak bosgarren postuan bukatu du erlojupeka, irabazlearengandik 6 segundora.

Paris-Nizako hasierako eapako sailkapena eta sailkapen nagusia:

.1. Michael Matthews (AUS/Orica Greenedge) 7:39 min.

.2. Tom Dumolin (HOL/Giant-Alpecin) +1"

.3. Patrick Bevin (NZL/Cannondale) +2"

.4. Jesus Herrada (ESP/Movistar) +6"

.5. Ion Izagirre (EUS/Movistar) +6"

.6. Lieuwe Westra (HOL/Astana) + 7"

.7. Geraint Thomas (GBR/Sky) +7"

.8. Dries Devenyns (BEL/Iam Cycling) +8"

.9. Sylvain Chavanel (FRA/Direct) +9"

10. Jerome Coppel (FRA/Iam Cycling) +9"

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X