Poloniako Itzulia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etapa eta lidergoa De Clercqentzat

Lotto Souldaeko belgikarrak bi kilometroren faltan erasoa jo, eta garaipena eta sailkapen orokorre lidergoa eskuratu ditu.
De Clercq garaipena ospatzen / EFE.

Bart de Clercqek (Lotto Soudal) Poloniako Itzuliaren 5. etapa irabazi du, Nowy Sacz eta Zakopane artean (223 kilometro). Gainera, belgikarrak liderraren maillota kendu dio Kamil Zielinskiri (Polonia).

Lotto Soudaleko txirrindulari flandiarrak erasoa jo du helmugatik bi kilometrora, eta etapa garaipena eta sailkapen orokorreko lidergoa bereganatu ditu.

5. ETAPAKO SAILKAPENAK

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X