Paris Niza, 7. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PARIS-NIZA | Richie Portek Paris-Niza irabazi du

Azken eguneko kronoigoeran erabaki da lasterketa. Spilak bigarren izan da etapan, eta Rui Costa hirugarren. Gorka Izagirrek bederatzigarren amaitu du sailkapen nagusian.
Richie Porte. Efe.

Richie Porte australiarrak (Sky) Paris-Niza lasterketako 73. edizioa irabazi du, zazpigarren eta azken etapan gailenduta. Portek maillot horia kendu dio Tony Gallopin (Lotto) orain arteko liderrari. Gallopinek seigarren amaitu du azkenean, sailkapen nagusian.

Sailkapen nagusia azken eguneko kronoigoerak erabaki du. Porte izan da onena, 9,6 kilometroak 20 minutu eta 23 segundoan eginda.

Etapako bigarren postua Simon Spilak eslovakiarrak lortu du (Katusha), irabazlearengandik 13 segundora, eta hirugarrena Rui Costak.

Sailkapen nagusiko bigarren postua, berriz, Michal Kwiatkowski munduko txapeldunak lortu du.

Gorka Izagirre gipuzkoarrak bederatzigarren egin du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X