Igande honetan hasiko da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Intxaustik eta Izagirrek lan polita egin nahi dute Paris Nizan

6,7 kilometroko erlojupekoak emango dio hasiera probari, eta azken etapa 9,6 kilometroko kronoigoera izango da.
Ion Izagirreren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Igande honetan hasiko da 2015eko Pariz Niza. Beñat Intxausti eta Ion Izagirre izango dira Movistar taldeko liderrak igande honetatik hasita eta hilaren 15era jokatuko den proban. Alberto Contadorrek ez du parte hartuko.

Intxausti hirugarren sailkatu zen Andaluziako Itzulian, eta Ion Izagirre egungo Espainiako txapelduna da. Carlos Betancurtek (Ag2r) titulua defendatuko du, baina Richie Porte (Sky), Rafal Majka (Tinkoff) eta Bradley Wiggins (Sky) ere faboritoen artean daude.

Movistarren taldea Imanol Erviti, Ruben Fernandez, Dayer Quintana, Eros Capecchi, Gorka Izagirre eta Jose Joaquin Rojas txirrindulariek osatuko dute.

6,7 kilometroko erlojupekoak emango dio hasiera probari, eta azken etapa 9,6 kilometroko kronoigoera izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X