Azken etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Froomek irabazi du Andaluziako Itzulia

Lobato nagusitu da azken etapan. Sailkapen nagusian, bi segundoko aldea lortu du Froomek Alberto Contadorrekin.
Chris Froome. Argazkia: EFE

Chris Froome britainiarrak (Sky) irabazi du Andaluziako Itzulia. Azken etapan, aldiz, Juan Jose Lobato Movistar taldeko txirrindularia gailendu da. Ibilbideak Montilla (Korboda) eta Alhaurin de la Torre udarriak lotu ditu.

Lobatok 3 ordu, 48 minutu eta 56 segundo behar izan ditu ibilbideko 170 kilometroak egiteko.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Chris Froome izan da lehena, eta Alberto Contador (Tinkoff-Saxo) bigarren, bi segundora.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X