Azken etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rui Costa nagusitu da etapa nagusian eta Suitzako Itzulia irabazi du

Frank eta Mollema txirrindulariak izan dira Suitzako Itzuliko podiumean, Lampre taldeko portugaldarrarekin batera.
18:00 - 20:00
Rui Costak hirugarrenez irabazi du

Rui Costa (Lampre Merida) portugaldarrak irabazi du aurtengo Suitzako Itzulia azken etapan nagusituta (157 kilometro, Martigny eta Saas Fee artean). Costak Bauke Mollema (Belkin) eta Mathias Frank (IAM) gainditu ditu azken kilometroetan.

Erakustaldia eman du Costak Saas Feerako bidean. Azken jardunaldira arte, zuhurtziaz jokatu du, baina azken etapan liderraren elastikoa kendu dio Tony Martin alemaniarrari. Frank eta Mollema txirrindulariak izan dira Suitzako Itzuliko podiumean, Lampre taldeko portugaldarrarekin batera.

Garaipen honek Tourra irabazteko faboritoen zerrendan sartu du Rui Costa. Denboraldiaren hasieran, Chris Froome (Sky) eta Alberto Contador izan ziren protagonistak, baina Costak sasoi onenean dagoela erakutsi du.

9.etapa:

1 Rui Costa (LAM)

2 Bauke Mollema (BEL) +0:14

3 Matthias Frank (IAM) +0:24

4 Steve  Morabito (BMC) +0:47

5 Oliver Zaugg (TCS) +0:47

6 Cardoso (GRS) +1:28

7 Jeremy Roy (FDJ) +1:41

8 Daniel Wyss (IAM) +1:48

9 Tom Dumoulin (GIA) +2:18

10 Roman Kreuziger (TCS) +2:18

Sailkapen nagusia:

1 Rui Costa (LAM)

2 Matthias Frank (IAM) +0:33

3 Bauke Mollema (BEL) +0:50

4 Tony Martin (OPQ) +1:13

5 Tom Dumoulin (GIA) +2:04

6 Steve Morabito (BMC) +2:47

7 Formolo (CAN) +3:00

8 Roman Kreuziger (TCS) +3:03

9 Janier Acevedo (GRS) +3:20

10 Eros Capecchi (MOV) +3:46

AURRERAPENA

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X