Suitzako Itzulia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sergio Luis Henaok belaunezurra hautsi du

Auto batek txirrindulari kolonbiarra harrapatu du, zazpigarren etapako ibilbidea aztertzen ari zenean.
Suitzako Itzulia. Argazkia: EFE

Auto batek Sergio Luis Henao txirrindulari kolonbiarra harrapatu du, Suitzako Itzuliaren zazpigarren etapako ibilbidea (erlojuaren kontrakoa) aztertzen ari zenean. Henaok belaunezurra hautsi du.

Skyk bi hilabetez izan du Henao baztertuta, taldeak dopatu zela uste izan baitzuen. Suitzan itzuli da Henao lehiaketara. Sailkapen nagusian 15. postuan zen kolonbiarra, Tony Martin liderrarengandik 36 segundora.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X