Suitzako Itzulia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tony Martin da lehenengo liderra Suitzan

Ion Izagirre 9.a izan da lehenengo etapan, erlojuaren aurkako munduko txapelduna baino 27 segundo gehiago eman ditu.
MAM-eko argazkia: tony-martin-suiza-eitb_

Tony Martinek (Omega Pharma-Quick step) irabazi du Suitzako Itzuliaren lehenengo etapa, Bellinzonako erlojupekoa (9,4 kilometro). Espezialitatearen munduko txapelduna aurkari guztiak baino nagusiagoa izan da, eta lasterketako lehenengo liderra da. Fabian Cancellara (Trek), etxean laugarrena izan da, alemaniarra baino 16 segundo gehiagorekin. Tom Dumoulinek (Giant-Shimano), 6 segundora, eta Rohan Dennisek (Garmin-Sharp), 13ra, eta denbora askoan behin-behineko lider, podiuma osatu dute.

Ion Izagirrek (Movistar) etapa ona egin zuen, eta liderra 27 segundora izan du. Bederatzigarrena izan da. Bradley Wigginsek (Sky) 32 segundo gehiago eman zituen, etapa kaskarrean. Beste faborito batzuk, Roman Kreuziger (Tinkoff-Saxo) eta Mathias Frank (IAM Cycling) bezala, britainiarra segundo bat eta bi beranduago helmugaratu ziren.

Bihar lineako etapak hasiko dira, 181,8 kilometroko etapa menditsuan, Bellinzona eta Sarnen artean.

1. ETAPAKO SAILKAPENAK

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X