Azken etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Betancur, Paris-Niza irabazten aurreneko kolonbiarra

Rui Costak (Lampre Merida) bigarren bukatu du sailkapen nagusian, 14 segundora, eta Rojas izan da hirugarrena.
Betancurrek irabazi du Paris-Niza. Argazkia: EFE

Carlos Alberto Betancurrek irabazi du 2014ko Paris Niza. Ag2r taldekoa izan da proba frantziarra irabazten aurreneko kolonbiarra.

Azken etapan Arthur Vichot (FDJ) frantziarra nagusitu da, esprintean. Jardunaldiak, 128 kilometrokoa, Nizan izan du irteera eta helmuga. Jose Joaquin Rojas (Moviestar) sailkatu da bigarren.

Podiumaren gorenera Carlos Alberto Betancur (Ag2r) igo da. Rui Costak (Lampre Merida) bigarren bukatu du, 14 segundora, eta Rojas izan da hirugarrena.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X