Richie Portek irabazi du Paris-Niza
Sky taldeko Richi Porte australiarrak irabazi du 2013. urteko Paris-Niza proba, azken etapan, 9,6 kilometroko erlojupekoan, nagusituta.
Portek Andrew Talansky (Garmin-Sharp) eta Nairo Quintana (Movistar) gainditu ditu azken etapako sailkapenean. Lehenengoak 23 segundo gehiago behar izan ditu eta bigarrenak 27. Euskaltel-Euskadiko Jon Izaguirrek hamargarren bukatu du.
Sailkapen nagusian, Talansky sailkatu da bigarren eta Jean-Christophe Peraud (AG2R La Mondiale) hirugarren.
7. etapa:
.1. Richie Porte (AUS/Sky) 19:16
.2. Andrew Talansky (USA/Garmin-Sharp) 23
.3. Nairo Quintana (COL/Movistar) 27
.4. Jean-Christophe Peraud (FRA/AG2R) 32
.5. Tejay van Garderen (USA/BMC) 52
.6. Simon Spilak (SLO/Katusha) 55
.7. Diego Ulissi (ITA/Lampre-Merida) 1:00
.8. Michele Scarponi (ITA/Lampre-Merida) 1:03
.9. Sylvain Chavanel (FRA/Omega Pharma) 1:05
.10. Jon Izaguirre (EUS/Euskaltel-Euskadi) 1:06
Sailkapen nagusia:
.1. Richie Porte (AUS/Sky) 29h.59:47
.2. Andrew Talansky (USA/Garmin-Sharp) 55
.3. Jean-Christophe Peraud (FRA/AG2R) 1:21
.4. Tejay van Garderen (USA/BMC) 1:44
.5. Sylvain Chavanel (FRA/Omega Pharma) 1:47
.6. Simon Spilak (SLO/Katusha) 1:48
.7. Diego Ulissi (ITA/Lampre-Merida) 1:54
.8. Lieuwe Westra (HOL/Vacansoleil-DCM) 2:17
.9. Andreas Kloden (ALE/RadioShack) 2:22
10. Peter Velits (SVK/Omega Pharma) 2:28.
Zure interesekoa izan daiteke
Del Toro nagusitu da Camerinoko igoeran, eta lidertza sendotu du
Mexikarrak (UAE) erasoa jo du Muro della Madonna delle Carceriren azken igoeran, eta Jorgenson (Visma) eta Pellizzari (BORA) txirrindulariekiko aldea handitu du.
Dorian Godon frantziarra nagusitu da Isolako minietapan; Vingegaardek lider jarraitzen du
Etapa 47 kilometrora murriztu dute eguraldi txarragatik, eta Pont Louis Nucera eta Isola artean jokatu dute.
Paris-Nizako 7. etapak 47 km bakarrik izango ditu eguraldi txarragatik
Gaurko irteera eguerdirako aurreikusita zegoen, baina antolatzaileek ibilbidea murriztea erabaki dute bigarren egunez jarraian. Txirrindulariak taldeen autobusetara itzuli dira, eta 13:45ean abiatuko dira, Isolako helmugatik 47 kilometrora.
Harold Tejadaren ihesaldia 6. etapako azken kilometroetan
Harold Tejada kolonbiarrak erasoa jo du helmugatik 5 kilometro baino gutxiagora eta tropelarekiko sei segundoko abantailarekin iritsi da helmugara.
Tejadak irabazi du Paris-Nizako seigarren etapa, eta Vingegaardek lidergoari eutsi dio
Joshua Tarling, Igor Arrieta, Steff Cras eta Arthur Kluckers txirrindulariek osatutako taldeak egindako ihesaldia helmugarako bost kilometro falta zirela harrapatu du tropelak, eta Tejada aurreratu da azken metroetan.
Valgrenek irabazi du etapa, eta Del Toro lider jarri da berriro
Isaac del Torok (UAE) liderraren elastikoa berreskuratu du Michael Valgren danimarkarra (EF-Education) nagusitu den etapan.
Euskaltel-Euskadik Taiwango Tourra jokatuko du igandetik
Iaz Hennequinek etapa garaipen bat lortu zuen lasterketa horretan, eta Jordi Lopez hirugarren izan zen sailkapen nagusian.
Vingegaardek kolpea eman du bigarren etapa jarraian irabazi ondoren
Daniarra nagusitasunez eta bakarrik helmugaratu da, 20 kilometroren faltan erasoa jo ostean, eta ia erabakita utzi du Frantziako lasterketaren sailkapen nagusia.
Helmugatik 20 kilometrotara eraso egin eta bakarrik amaitu du Vingegaardek Paris-Nizako bosgarren etapa
Dagoeneko garaile bazen ere, Jonas Vingegaardek (VISMA) helmugatik 20,8 metrora egin du erasoaldia. Bakarrik helmugaratu da 4:29:01eko denbora eginda. Valentin Paret-Peintre (Quick-Step) iritsi da bigarren eta Harold Tejada (Astana) hirugarren.
Van der Poelek bere bigarren garaipena erdietsi du, eta Pellizzarik lidergoa kendu dio Del Torori
Nederlandarra izan da nagusi ostegun honetan Tirreno-Adriatico lasterketan, aurten bigarren aldiz, Giulio Pellizzari italiarraren aurretik. Van der Poel esprint polit batean nagusitu da.