2023ko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Eibar – Eibar (137,8 km)
2023ko Itzuliaren seigarren eta azken etapa apirilaren 8an jokatuko da, larunbatean. Txirrindulariak Eibartik abiatuko dira (irteera neutralizatua, 13:50ean; irteera ofiziala, 14:03an), eta 137,8 kilometroko ibilbidea egin beharko du tropelak, berriro ere Eibarrera iristeko. Jardunaldia biziki gogorra izango da; izan ere, zazpi mendate puntuagarri igo beharko dituzte parte-hartzaileek, lasterketa amaitu aurretik eta sailkapen nagusian nor gailenduko den zehaztu baino lehen.
Eguneko hiru mendate 1. mailakoak izango dira, beste bat 2. mailakoa, eta gainerako hirurak, berriz, 3. mailakoak. Hala, hasi eta berehala, 13. kilometroan, Elkorrieta izango dute zain ziklistek (3. mailakoa da, 2,6 kilometro eta batez beste % 6,7ko maldak ditu), eta, ondoren, ia berehala Azurkiko (1. mailako mendatea) aldapa gogorrak gainditu beharko dituzte (batez beste, % 7,4ko maldak eta 5,1 kilometroko igoera).
Hura jaitsi, eta berriro ere gora begira jarriko dira, 2. mailako Gorla mendatera bidean, eguneko igoerarik luzeena egiteko (9,6 km, % 5,7). Bertako tontorretik Bergarara jaitsiko dira, eta 20 kilometro inguru izango dituzte arnasa hartzen saiatzeko, hurrengo hitzordua aurkitu aurretik: Krabelin. (1. mailakoa). Etapako zailtasunik handiena izango da: nahiz eta igoera luzea ez izan (5 kilometro), batez besteko % 9,6ko maldek asko gogortuko dute txirrindularien lana.
Behin Krabelin atzean utzita, etapako bigarren erdia eta beste hiru mendate izango dituzte zain: Arrangizgana (3. mailakoa, 3,3 kilometro eta batez beste % 7,1ko aldapak dituena), Izua (1. mailakoa, 4,1 kilometro eta % 9,2) eta Urkaregi (3. mailakoa, 5 kilometroko igoera eta % 4,8). Azken gain horretatik 12 kilometro eskas faltako dira helmuga harrapatzeko, gehien-gehienak maldan behera.
Orduantxe jakingo da nor izango den 2023ko ekitaldiaren irabazlea, Daniel Felipe Martinez iazko irabazleari txanda hartuko diona.
Esprint bereziak 83. eta 104. kilometroetan egingo dituzte, Markina-Xemeinen eta Eibarren, hurrenez hurren.
Etapa zuzenean ikusi ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en, 15:00etatik aurrera.
Ikusi bosgarren etaparen profila
PROFILA
------------------------------------------------------
IBILBIDEA
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 6. etapa (apirilak, 8)
Ibilbidea: Eibar – Eibar
Distantzia: 137,8 km
Goranzko desnibel metatua: 3.854 m
Hasiera-ordua: 14:03
Amaiera-ordua: 17:40 (38 km/h) | 17:30 (40 km/h) | 17:20 (42 km/h)
6. ETAPAKO MENDATEAK
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
6. ETAPAKO AZKEN KILOMETROAK
2023KO ITZULIKO ETAPAK:
1. etapa (apirilak 3): Gasteiz – Bastida (165,4 km)
2. etapa (apirilak 4): Viana – Leitza (193,8 km)
3. etapa (apirilak 5): Errenteria – Amasa-Villabona (162,8 km)
4. etapa (apirilak 6): Santurtzi – Santurtzi (175,7 km)
5. etapa (apirilak 7): Zornotza – Zornotza (164,5 km)
6. etapa (apirilak 8): Eibar – Eibar (137,8 km)
Zure interesekoa izan daiteke
Joao Almeida, jaun eta jabe Itzulian
Joao Almeida (UAE) txirrindulari portugaldarrak irabazi du Euskal Herriko Itzulia, eta Eibarren lehiatu den azken etapan ere bera gailendu da. Podimumean Enric Mas eta Maximilian Schachmann izan ditu alboan.
Aranburu: ''Etapa baten bila nentorren, eta 7. postua bera bakarrik etorri da''
Alex Aranburu (Cofidis) gipuzkoarrak zazpigarren postuan amaitu du 2025eko Itzulia, eta bosgarren amaitu du Eibarko seigarren eta azken etapa.
Joao Almeida, 2025eko Itzuliko txapelduna eta Eibarko seigarren etapako garailea
Euriak markatutako etapan, maillot horiaren taldeak Ben Healy iheslaria harrapatu du 21 kilometroren faltan, eta etapa garaipena Almeidak eta Masek borrokatu dute, portugaldarra nagusi izan delarik.
Joao Almeida eta Enric Mas txirrindularien arteko lehia estua, etapako azken 3 kilometroetan
Bi txirrindulariak lasterketa buruan joan dira eta etapa garaipena bien arteko lehiatik atera da. Portugaldarrak ziurtatuta izan du zuen sailkapen nagusia irabaztea.
2025eko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Eibar-Eibar (153,6 km)
Zazpi mendate igo beharko dituzte ziklistek, tartean 1. mailako hiru. Etapako lehen zatian, Krabelin izango da, eta antolatzaileek nabarmendu dute igoera hori "izugarri latza" izango dela. Trabakua bi aldiz igoko dute, eta, 2024an ez bezala, ez dute Gorla igoko, baina Karabieta bai.
Xabier Usabiagaren hausnarketa Itzuliko 6. etapako ibilbideaz: Krabelin, urruti, baina ondorioak utziko ditu
Eibarko Untzaga plazan hasi eta amaituko da 2025eko Euskal Herriko Itzuliaren 6. eta azken etapa. 153,6 kilometroko ibilbidea izango du, eta guztira zazpi mendate igo beharko dituzte, tartean 1. mailako hiru. Xabier Usabiaga adituak etaparen analisia egin du.