Izuako igoerak Almeida aukeratu du 4. etapako irabazle eta Itzuliko lider berri
Joao Almeida (UAE) txirrindulari portugaldarrak irabazi du Itzulia Basque Country lasterketako laugarren etapa ostegun honetan, 169,6 kilometroko ibilbidearekin, Beasain eta Markina-Xemein artean, Izuako mendate gogorrean nagusituz. Isaac del Toro taldekidea bigarren helmugaratu da, eta aurreko liderra, Maximilian Schachmann (Soudal Quick-Step), hirugarren, ia minutu erdi beranduago iritsi diren hainbat txirrindulariren multzoan.
Garaipen honekin, Almeida lasterketako sailkapen nagusiko lider berria ere bada. Schachman bigarren postura jaitsi da, 30 segundora, eta podiuma Florian Lipowitz (Red Bull-BORA) alemaniarrak osatuko luke, 38 segundora.
Euskal ordezkaritzari dagokionez, Alex Aranburu (Cofidis) izan da berriz ere posturik onena lortu duena. Hirugarren etapa irabazita, bosgarren postuan iritsi da Markina-Xemeinera, sailkapen nagusiko zazpigarren postura igoz, liderrarengandik 1:37ra.
Ander Okamikak (Burgos) eta Txomin Juaristik (Euskaltel-Euskadi) eguneko ihesaldia harrapatu eta erasoa jo dute 80 kilometroren faltan, baina hamar bat kilometroz baino ezin izan dute mantendu abantaila. Hortik aurrera, 11 txirrindulariko taldea osatu da buruan, tropela ia bi minutura zegoela. Talde hori azken 17 kilometroetara arte mantendu da, Izua lehen mailako mendatera iritsi diren arte (3,5 km % 10,6ra).
Arrapalek 'oilar' gehienak ezinean jarri dituztenean, Almeidak egin ohi ez duen zerbait egin du; lehenengo jarri da, erritmoa handitzen joan da, eta, eraso lehor eta gogorrik gabe, aurrera egin du, buruan bakarrik geratu arte. Hortik aurrera, banakako erlojupeko moduan erakustaldia hasi du helmugaraino, eta inork ezin izan du harrapatu.
Aranburu saiatu da, jaitsieran, baina, une batez bakarrik joan den arren, azkenean jarraitzaileen taldera itzuli da. Segundo gutxi batzuk baino ez dizkiote murriztu Almeidari, argi zuena ez zuela gelditu behar helmugako marra zuria zeharkatu arte.
4. ETAPAKO SAILKAPENA
SAILKAPEN NAGUSIA
Zure interesekoa izan daiteke
Pello Bilbao: “Nire mentalitatea, Itzulian, bukaerara itxarotea izan da, indarrak ahalik eta ondoen kudeatzea”
Bahrain-Victorious taldeko txirrindulari bizkaitarra sailkapen nagusiko hamaikagarren postuan dabil, eta maila ona eman du Galdakaoko etapan, Alex Aranburuk garaipena lortu duen egunean.
Ion Izagirre: “Podiuma buruan dudan? Bai, zergatik ez?”
Cofidiseko txirrindulari gipuzkoarra bikain aritu da Alex Aranburu taldekideak irabazitako etapan, Itzulian; Izagirre laugarren postuan helmugaratu da, eta oso garrantzitsua izan da Aranburuk garaipena lortzeko, eta, sailkapen nagusian ere, laugarren dabil.
Alex Aranburu: “Oso pozik, beti izaten da berezia etxean irabaztea”
Cofidiseko euskal txirrindulariak, Galdakaon, 2026ko Itzuliko laugarren etapa bereganatu du, azken kilometroan igoera oso ona eginda. Horrenbestez, hirugarrenez gailendu da Aranburu Itzulian.
Alex Aranbururen garaipen bikaina Galdakaon, Itzulian, azken kilometroan igoera ederra eginda
Cofidiseko txirrindulari gipuzkoarra onena izan da 2026ko Itzuliko laugarren etapan, eta hirugarrenez gailendu da etapa batean Itzulian. Azken metroetan, Aranburuk Uno-X Mobilityko Tobias Halland Johannessen menderatu du, eta balio handiko garaipena eskuratu du.
Alex Aranburu gipuzkoarrak etapa amaiera ezin hobea egin eta garaipena lortu du Galdakaon
Atzetik, Lipowitzek eta Roglicek Paul Seixasi eraso egin diote gaur, baina Itzuliko liderrak sendo erantzun die eraso saiakera guztiei. Are gehiago, Frantziako izar gazteak lidergoa sendotu du, segundo gutxi batzuk irabazita.
ZUZENEAN: 2026ko Itzuliko 4. etapa: Galdakao-Galdakao (167,2 km)
Ikusi zuzenean Galdakaon hasi eta Galdakaon bertan amaituko den 2026ko Itzuliaren laugarren etaparen emanaldia. 15:05etik hasi eta 18:15era arte iraungo duen saioan, lasterketako laugarren jardunaldiak emango dituen nondik norako guztien berri izango duzu.
Galdakao-Galdakao etapako azken 60 kilometroak, Igor Antonekin
167,2 km egingo dituzte bihar, apirilak 9, Itzuliaren laugarren etapan parte hartuko duten txiurrindulariek. Galdakao-Galdakao ibilbidean, azken 60 kilometroak izango dira gogorrenak, Igor Antonek erakutsi dizkigu.
2026ko Euskal Herriko Itzuliko 4. etaparen profila eta ibilbidea: Galdakao-Galdakao (167,2 km)
Txirrindulariek zazpi igoera puntuagarri igo beharko dituzte, 65. Itzuliko laugarren jardunaldian; mendateetako bat, azkena hain zuzen ere, Legina, helmugarako hamar kilometro baino gutxiago geldituko direnean utziko dute atzean, eta gogorra da, batez beste % 8ko malda duela kontuan izanik.