2023ko Euskal Herriko Itzuliko 3. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Errenteria – Villabona (162,8 km)
Apirilaren 5ean jokatuko den Itzuliko hirugarren etapa Errenterian hasiko da, 13:26an (irteera neutralizatua 13:12an egingo dute), eta Amasa-Villabonan amaituko da, txirrindulariek behin eguneko ibilbidearen 162,8 kilometroak eginda. Tropela Gipuzkoan ibiliko da, beraz, egun osoan.
Itzuliaren antolatzaileek probaren webgunean nabarmendu dutenez, etapak bi zati izango ditu. Lehenengoan, Villabonara 92. kilometroan iritsi artekoa, tropela gora eta behera ibiliko da etengabe, errepide estuetatik tarte askotan; azken zatian zirkuitu bat izango dute parte-hartzaileek, eta azken kilometroetan, etapako amaieran, Hikan jarri duten helmuga zeharkatu baino lehen, % 26rainoko aldapak igo beharko dituzte.
Guztira, Mendiko Sari Nagusirako puntuagarriak diren sei mendate igo beharko dituzte txirrindulariek, hirugarren mailakoak denak, etapako azken 100 kilometroetan: Meaga, Andatzarrate, Alkiza, Altzo, Orendain, eta Altzo berriro ere. Meagakoa (57. kilometroan) 2,9 kilometroko igoera izango da, % 4,1eko batez besteko maldekin; Andatzarraten (72. kilometroan) 5,8 kilometroko igoera izango dute (% 3,8). Alkiza (102. kilometroan) igarota, Altzoko lehen pasaera (115. kilometroan) laburra baina gogorra izango da: 1.300 metro gogor, % 8,7ko maldekin. Ondoren, 11 kilometrora, Orendainen txanda izango da, 2,8 kilometroko igoerarekin (% 7,3). Azkenik, Altzoko bigarren igoeran 1,7 kilometro gainditu beharko parte-hartzaileek (% 7).
Hirugarren etapako bi esprint bereziak Villabonan eta Adunan izango dira, 92. eta 157. kilometroetan hurrenez hurren.
Etapa zuzenean ikusi ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en, 15:00etatik aurrera.
Ikusi bigarren etaparen profila | Ikusi laugarren etaparen profila
PROFILA
------------------------------------------------------
IBILBIDEA
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 3. etapa (apirilak 5)
Ibilbidea: Errenteria – Amasa-Villabona
Distantzia: 162,2 km
Goranzko desnibel metatua: 860,8 m
Hasiera-ordua: 13:26
Amaiera-ordua: 17:42 (38 km/h) | 17:30 (40 km/h) | 17:18 (42 km/h)
3. ETAPAKO MENDATEAK
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
3. ETAPAKO AZKEN KILOMETROAK
2023KO ITZULIKO ETAPAK:
1. etapa (apirilak 3): Gasteiz – Bastida (165,4 km)
2. etapa (apirilak 4): Viana – Leitza (193,8 km)
3. etapa (apirilak 5): Errenteria – Amasa-Villabona (162,8 km)
4. etapa (apirilak 6): Santurtzi – Santurtzi (175,7 km)
Zure interesekoa izan daiteke
Alex Aranburu nagusitu da Beasainen, Itzulian, hasiera batean deskalifikatu badute ere
Cofidiseko txirrindulari gipuzkoarrak eskuinaldetik hartu du biribilgune bat, aurkariek ez bezala, eta epaileek deskalifikatzea erabaki dute. Azkenean, baina, ebatzi dute berea dela garaipena. Sailkapen nagusian, Schachmannek lider jarraitzen du.
Senideek Alex Aranburu zoriondu dute, Beasaingo etapa irabazi duela baieztatutakoan
Cofidiseko txirrindulari gipuzkoarra lehen postuan helmugaratu da, baina, minutu batzuen buruan, deskalifikatu egin dute, hasieran; epaileek, baina, atzera bota dute erabaki hori, eta Ezkio-Itsasoko ziklista da etapako irabazlea.
Alex Aranburuk irabazi du Itzuliko 3. etapa, epaileek haren deskalifikazioa atzera botata
Ezkio-Itsasoko txirrindulariak lehen postuan zeharkatu du helmuga Beasainen, baina epaimahai teknikoak erabaki du, hasiera batean, hura deskalifikatu eta Romain Gregoireri ematea garaipena; minutu batzuen buruan, dena dela, epaileek ebatzi dute euskal ziklista dela behin betiko irabazlea.
Alex Aranburuk biribilgunea eskuineko aldetik hartu duen unea
Alex Aranburuk Itzuliko 3. etapa irabazi du hasiera batean; gerora, baina, epaimahai teknikoko epaileek deskalifikatu egin dute, azken biribilgunea okerreko partetik hartu omen duelako. Azkenik, epaileek bertan behera utzi dute gipuzkoarrari jarritako zigorra.
Xabier Usabiagaren hausnarketa Itzuliko 3. etapako ibilbideaz: Zaldibiako zubiaren arriskua
2025eko Euskal Herriko Itzuliaren 3. etapa Gipuzkoan izango da osorik, Zarautzen hasi eta Beasainen amaituko baita, 156,3 kilometro egin ostean. Itzuliaren antolatzaileen iritziz, 64. ekitaldiko "etapa nagusia" da. Xabier Usabiaga adituak etaparen analisia egin du.
2025eko Euskal Herriko Itzuliko 3. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Zarautz-Beasain (156,3 km)
Zazpi mendate puntuagarri izango dira; horietako bat, Santa Ageda, 2. mailakoa da. Etapa Gipuzkoan jokatuko dute, eta oso gorabeheratsua izango da; Itzuliak berak adierazi duenez, "seigarrenarekin batera, etapa nagusia izan liteke".