Agirre, Alustiza, Bizkarra, Juaristi, Lastra, Martin eta Mintegi, Euskaltel Euskadiko txirrindulariak Itzulian
Lasterketa apirilaren 6an hasiko da, Bilbon, eta 6 etapa izango ditu. Azken jardunaldia, apirilaren 11n, larunbatez, Antzuola eta Bergara artean jokatuko da.
Jon Agirre, Nico Alustiza, Mikel Bizkarra, Txomin Juaristi, Jonathan Lastra, Gotzon Martin eta Iker Mintegi dira 2026ko Itzulia jokatuko duten Euskaltel Euskadiko zazpi txirrindulariak. Hala jakinarazi du talde laranjak asteazken honetan egindako aurkezpenea.
Horrez gain, "Lehen taupadatik gailurreraino" lelopean Kukuxumusuk diseinatutako kamiseta berezia ere aurkeztu dute. Ekitaldian zehaztu dutenez, 25.000 kamiseta inguru banatuko ditu lasterketan.
Jon Ander de las Fuentes, Euskalteleko presidentea; Pablo Urtasun, Euskaltel Euskadiko kirol zuzendaria, eta Nico Alustiza, Txomin Juaristi, Gotzon Martin eta Iker Mintegi txirrindulariak izan dira aurkezpenean.
Itzulia apirilaren 6an hasiko da, Bilbon, eta Bergaran amaituko da, apirilaren 11n, larunbata.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Euskal Herriko Itzuliko 2. etaparen profila eta ibilbidea: Iruñea-Mendukilo Kobazuloa (164,1 km)
Lau mendate, tartean 1. mailako Aralarko San Migel, izango dira 65. Euskal Herriko Itzuliaren ibilbidean; Nafarroan barrena jokatuko dute hori. “Ondo antolatutako ihesaldiak izan litezke, eta, halaber, gerta liteke sailkapen nagusiko lehian dabiltzan taldeak lasterketa estutzen hastea”, diote antolatzaileek, bigarren jardunaldi honetaz.
2026ko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profila eta ibilbidea: Bilbo-Bilbo (13,9 km, banakako erlojupekoa)
2021ean ere gertatu zenez, Itzuliaren 1. etapa Bilbon hasi eta amaituko den erlojupekoa izango da. Lasterketa Begoñatik irtengo da, eta helmuga Etxebarria parkean izango du; azken zatia izango da gogorrena, % 19ko malda gainditu beharko baitute txirrindulariek.
WorldTourreko 16 talde eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma, 2026ko Euskal Herriko Itzulian
Lasterketaren 65. ekitaldian zein talde arituko diren iragarri dute antolatzaileek; hala, aurtengo Itzulian UCI WorldTeam mailako talde guztiak izan dira, Jayco-AlUla eta NSN Cycling Team izan ezik.
2026ko Itzuliaren ibilbide ofiziala aurkeztu dute
Lasterketa apirilaren 6tik 11ra bitartean lehiatuko da, eta Bilbon hasiko da, erlojupeko batekin.
Itzulia Bilbon hasiko da
2026ko Itzulia Bilbon hasiko da, apirilaren 6an. Txirrindulariek 14 kilometroko erlojupekoa egin beharko dute Bizkaiko hiriburuan.
Bilbon abiatuko da 2026ko Itzulia, erlojupeko etapa batekin
Apirilaren 6tik 11ra izango da aurtengo edizioa, Bizkaiko hiriburuan 14 kilometroko erlojupeko batekin hasita.
2026ko Itzuliko etapa bat Basaurin hasi eta amaituko da
Basauriko Udalak eta OCETAk hitzarmena sinatu dute, udalerria hurrengo edizioko etapa bateko egoitza izan dadin.
Galdakao 2026ko Itzuliko etapa baten irteera eta helmuga izango da
Galdakaoko Udalak eta OCETAk udalerria hurrengo edizioaren ibilbidean sartzen duen akordioa sinatu dute.
Euskal Herriko Itzuliko palmaresa eta ohorezko postuak
Lasterketako irabazle guztien zerrenda, 1924tik 2024ra. Alberto Contador eta Jose Antonio Gonzalez Linares dira Itzuli gehien irabazi dituzten txirrindulariak (4). Euskal ordezkariei dagokienez, Julian Gorospek bi garaipen ditu.