2022ko Euskal Herriko Itzuliko 2. etaparen profila eta ibilbidea: Leitza – Viana (207,9 km)
Itzuliaren bigarren jardunaldian, Gipuzkoatik Nafarroara egingo du jauzi tropelak, Leitzan bilduko baita pelotoia ekitaldiko etaparik luzeenari ekiteko. Hala, ia 208 kilometroko ibilbidea izango dute zain txirrindulariek.
Irteera beroa izango du Nafarroako etapak, hasi eta berehala Uitzi (3. mailako mendatea, 3,7 kilometro eta % 6,9ko bataz besteko maldak) eta Madotzeko aldapak kateatzeak maila handiko ihesaldia antolatzeko aukera eskainiko baitu. Ondoren, 60. kilometroan, Lizarraga gainarekin (2. mailakoa, 9,5 kilometro eta % 5,2ko bataz besteko maldak) egingo dute topo.
Lehia estua izango da iheslarien eta tropel nagusiaren artean Vianara bidean. Lizarra atzean utzi eta gero, beste osagai bat ere izan dezake etapak, hots, haizea, eta dena baldintzatuko luke horrek. Gainera, 178. kilometroan, helmugatik 30era, 3. mailako Aguilar mendatea egongo da kokatuta (12,6 kilometro eta % 3,1eko bataz besteko maldak).
Dena den, esprintean bukatzeko etapa izan daiteke, talderen batek kontrol-lana egiteko asmoa eta gaitasuna erakusten badu. Hori bai, Vianako ailegaerak abiadura baino indarra eskatzen du, gorantza baita.
Bosgarren aldia izango da Itzuliak Viana helmuga gisa hartuko duena. Azken aldia 2010ean izan zen, eta bertan Alejandro Valverde nagusitu zen, Oscar Freireri gailenduta.
Ikusi 1. etaparen profila | Ikusi 3. etaparen profila
PROFILA:
------------------------------------------------------
IBILBIDEA:
------------------------------------------------------
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 2. etapa (apirilak 5)
Ibilbidea: Leitza – Viana
Distantzia: 207,9 km
Goranzko desnibel metatua: 3.180,8 m
Hasiera-ordua: 12:18
Amaiera-ordua: 17:46 (38 km/h) | 17:30 (40 km/h) | 17:15 (42 km/h)
2022KO ITZULIKO ETAPAK:
1. etapa (apirilak 4): Hondarribia – Hondarribia (7,5 km)
2. etapa (apirilak 5): Leitza – Viana (207,9 km)
3. etapa (apirilak 6): Laudio – Amurrio (181,7 km)
4. etapa (apirilak 7): Gasteiz – Zamudio (185,6 km)
------------------------------------------------------
2022KO ITZULIKO IBILBIDE OSOA:
Zure interesekoa izan daiteke
Itzuliko mediku-auto batek eragin zuen Mikel Landaren erorikoa
Hasieran, probako epaileek gidaria zigortu zuten; ondoren, berriz, kanporatu. Txirrindulari arabarrak etapa amaitu ahal izan zuen.
Markel Beloki: “Bagenekien etapa oso gogorra izango zela; nahiko pozik nago, nire erritmoa jarri dut igoeran”
EF Education taldeko euskal txirrindulari gaztea ondo aritu da Itzuliko bigarren etapan; hori bukatuta, EITBk elkarrizketatu egin du, eta nabarmendu du pozik dagoela izandako sentsazioekin.
Ion Izagirre: “Saiatuko gara sailkapenean ahalik eta ondoen ibiltzen”
Cofidis taldeko ormaiztegiarrak, halaber, nabarmendu du etapa garaipenen bat eskuratzea ere helburu bat dela, berak lortuta zein Alex Aranbururen bidez. Izagirre, Itzulian, zazpigarren postuan da, bi etapa jokatuta.
Mikel Landak erorikoa izan du Aralarko San Migeleko jaitsieran, baina helmugara iritsi da
Soudalen taldeburua 67. postuan helmugaratu da, irabazlea 13:11 minutura zuela. Orain, azterketa medikoen emaitzen zain dago, eta ikusteko dago asteazken honetan Basauriko etaparako ondo ibiliko den.
Paul Seixas gailendu da Mendukilloko kobazuloetan, Itzulian, eta 01:25eko abantaila lortu du Skjelmoseren, Roglicen eta Izagirreren taldearekiko
Isaac del Torok 01:43 galdu du, eta Juan Ayusok, 02:29. Hala, Decathlon taldeko frantziar ziklista gazteak sailkapen nagusian duen lehen postua sendotu du; Roglic 01:59ra dabil, eta Lipowitz 02:08ra.
Paul Seixas izar gazteak beste erakustaldi bat eman du, bigarren etapan garaipena lortu eta lidergoa sendotuta
Tropelak, Paul Seixas (Decathlon) liderraren taldeak gidatuta, sei txirrindularik osatutako eguneko ihesaldia kontrolpean izan du. Liderrak berak jo du erasoa Aralarko San Migel mendatean, eta ihes egindako txirrindulariak atzean utzi ditu, helmugatik 25 kilometrora.
Paul Seixas liderraren erasoa Aralarko San Migelerako igoeran, Itzulian
Decathlon taldeko frantziar txirrindulari gazteak helmugarako 26 kilometro gelditzen zirela egin du aurrera; mendatea amaitzeko sei kilometro baino gehiago falta ziren erasoa jo duenean.
INEOS taldeko Kevin Vauquelinen erorikoa, Itzuliko bigarren etapa amaitzeko 52 kilometro gelditzen zirela
INEOS Grenadiers taldeko txirrindulari frantziarrak bigarren postua lortu zuen lehenengo etapako erlojupekoan, eta, hortaz, sailkapen nagusian ere bigarren postuan kokatu zen. Beste ziklista batzuk ere jausi dira; Tudorreko Marco Brennerrek lasterketa utzi behar izan du.
2026ko Itzuliko 2. etapa: Iruñea-Mendukilloko kobazuloa (164,1 km)
Ikusi zuzenean Iruñean hasi eta Mendukilloko kobazuloan amaituko den 2026ko Itzuliaren bigarren etaparen emanaldia. 15:00etatik hasi eta 18:15era arte iraungo duen saioan, lasterketako bigarren jardunaldiak emango dituen nondik norako guztien berri izango duzu.
Igor Arrietak Iruñea-Mendukillo etaparen ibilbidea aztertu du: “Gogorra da hasieratik"
San Migel "30 minutuko" mendatea dela azpimarratu du, eta azken bi kilometroak gogorrenak direla. Era berean, Medukilloko etapa amaiera "oso gogorra" dela nabarmendu du. "Jendea binaka edo banaka" helmugaratuko dela erantsi du.