Adimen artifiziala txirrindularitzara ere iritsi da
Txirrindularitzak ere modernizatu egin behar izan du, eta kirol honetan ere sartu da adimen artifiziala. Txirrindularien lasterketa edo errendimenduari hurbileko jarraipena egiteko erabili daiteke, baita elikadura edo segurtasuna laguntzeko ere, besteak beste.
Zure interesekoa izan daiteke
Kussen igoera gogorra Piani di Pezzeko helmugan nagusitzeko
Sepp Kuss (Visma) txirrindulari estatubatuarra nagusitu da Italiako Giroko 19. etapan. Ciccone harrapatu eta bakarrik helmugaratu da Piani di Pezze azken mendatean izugarrizko esfortzua egin ondoren. Hala, bosgarren garaipena eman dio bere taldeari.
Sepp Kussek irabazi du Italiako Giroko etapa nagusia Dolomitetan
Team Visma taldeko estatubatuarrak erakustaldia eman du Alleghen, eta bere taldekide Vingegaardek elastiko arrosari eutsi dio.
Jhonatan Narvaez ekuadortarrak Giroa utzi du etapa nagusian
3 etapa irabazi ondoren, bizikletatik jaitsi da Passo Duran mendateko lehen kilometroetan, bezperan helmugatik taldearen autobusera zihoala izandako erorikoak eragindako kalteen ondorioz.
Laboral Kutxa-Euskadi ez da Giroan parte hartzearekin konformatzen, eta etapa garaipena bilatuko du
Naia Amondarain, Giroko tropelaren euskal txirrindulari bakarra, Alice Arzuffi, Sara Fiorin, Cristina Tonetti, Yuliia Biriukova, Tiril Jorgensen eta Marjolein van't Geloof, dira taldea ordezkatuko duten zazpi txirrindulariak.
Zenbat gastatzen dute taldeek bidoietan? Nahi haina erabil al ditzakete?
Txirrindularien eta zaleen arteko loturatzat hartzen dira, hein batean, lasterketetan erabiltzen dituzten bidoiak. Baina, zenbat erabiltzen ditu World Tourreko talde batek lasterketako? Xabier Usabiagak honen berri eman du “Ez da Giro” saioan.
Paul Magnier gailendu da 18.etapan, bihurgunez beteriko esprint arriskutsu batean
Paul Magnier (Soudal Quick-Step) frantziarrak irabazi du Italiako Giroko hemezortzigarren etapa. Ezker-eskuineko hainbat bihurgune eta zoru bustiarekin egindako esprint arriskutsu batekin amaitu da hau. Edoardo Zambanini (Bahrain-Victorious) helmugaratu da bigarren eta Jonathan Milan (Lidl-Trek) hirugarren, italiarrak biak.
Tropelak ez du tarterik utzi, eta Magnierrek bere hirugarren etapa garaipena erdietsi du esprintean
Talde nagusiak ez die ihesaldiei tarterik utzi, eta jardunaldiko azken mendatexoa, Muro di Ca 'del Poggio, gainditu ostean, tropeleko gizonik azkarrenek azken aukera izan dute Erromaren aurretik.
Txirrindulari gazteen bilakaera: adinean gora, garaipenetan behera
Txirrindulari gazteen bilakaera aztertu du Xabier Usabiagak “Ez da Giro” saioan. Azken urteetan joera aldatu egin da: adinean gora egiten duten heinean, lorpenetan behera. Juan Ayuso, Joshua Tarling eta beste askori gertatu zaien moduan.
Igor Arrietaren ahalegin handia, eta Michael Valgrenen erasoa eta garaipena, Giroko 17. etapako azken kilometroetan
UAEko txirrindulari nafarrak lasterketa buruan zihoazen ziklistak harrapatu ditu, alegia, Valgren eta Einer Rubio; gerora, atzetik zetozen gizonek aurreko hirurekin bat egin dute; azkenean, Valgrenek garaipen bikaina eskuratu du.