Chris Froome, 2018ko Giroko irabazlea
Christopher Froome (Team Sky) da 2018ko Italiako Giroko irabazlea. Igande honetan egin da 21. eta azken etapa, Erroman hasi eta amaitu den 115 kilometroko ibilbidea izan duena, eta Sam Bennettek lortu du garaipena esprintean. Pello Bilbao (Astana) izan da euskal txirrindulari onena, sailkapen nagusiko 6. postua lortuta.
Froomek Giro gorabeheratsua izan du. Skyko txirrindulariak denbora galdu zuen faboritoekiko lehen bi asteetan eta azken 8 egunetara arte ez zuen bere onena eman. Britaniarrak ezin zuen jarraitu besteak beste, Simon Yates (Mitchelton-Scott), Tom Dumoulin (Sunweb) eta Thibaut Pinot (Groupama ā FDJ) txirrindularien erritmoa. Podiumean sartzea ere zaildu egin zitzaion Froomeri, liderrarengandik 3'50"era ere egon baitzen sailkapenean. Erlojupeko saioetan ere ez zen fin ibili, baina Froomek arantza kendu zuen, Zoncolanen amaitu zen 14. etapa irabazita.
Simon Yates izan zen Giroko lĆder sendoa 6. etapatik 18. etapara arte. Yatesek 6. etaparen ostean jantzi zuen maglia arrosa eta tinko eutsi zion lidertzari 19. etapara arte. Maila bikaina eman zuen Simon Yatesek, sendo ikusten zitzaion, eta garaipenak ez ziola ihes egingo ematen zuen. 18. etapan, ordea, ahultasun puntu bat erakutsi zuen; segundo batzuk galdu zituen bere aurkari zuzenekiko, baina lidertzari eutsi zion. Yates zen liderra, Dumoulin bigarren zen 28 segundora, Pozzovico hirugarren 2'43"ra eta Froome laugarren, 3'22"ra.
Giroko 19. etapan, aldiz, lehen kilometroetan kale egin zuen Yatesek eta 25 minutu galdu zituen faboritoekiko, etaparen amaieran. Lider zenaren ahultasuna ikusita, Froomek erasoa jo zuen helmugarako 70 kilometro falta zirenean. Inork ezin izan zuen bere erritmoa jarraitu eta etapa garaipena lortu zuen. Gainera, 3 minutu atera zizkion bigarren izan zen Carapazi, 3'07" Pinoti, 3'12" Miguel Angel Lopezi eta 3'23" Dumoulini. Pozzovivok denbora asko galdu zuen, eta podiumeko lehian sartzeko borrotaik at geratu zen.
Froomek maglia arrosa jantzita ekin zion 20. etapari. Britainiarrak 40 segundoko aldea zuen bigarren zen Dumoulinekiko eta 4'17"koa etapari hirugarren postuan ekin zion Pinotekiko. Cervinian amaitu zen etapa Mikel Nievek irabazi zuen. Faboritoen arteko lehiatik at geratu zen Pinot. Frantziarrak txakalaldia izan zuen, eta sailkapen nagusiko 'Top 10'etik at geratu zen. Faboritoen multzoan, Froomek ondo eutsi zien Dumoulinen erasoei eta aurkari zuzenekin batera iritsi zen helmugara. Ondorioz, etapari hasieran zituen abantailak mantentzea lortu zuen.
Azken eta 21. etapara arrosaz jantzita iritsi zen Christopher Froome eta Erroman hasi eta amaitutako etapa bukatuta, 2018ko Giroko txapeldun berria da.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.