Frantziako Tourrak 44 kilometro laburtu du azken etapa, suteengatik
Azken etaparen ibilbidea 133 kilometrotik 89ra murriztu dute, Frantziako hainbat eremutan izandako sute larrien ondorioz gaurko etapa zaindu behar zuten jendarme asko kaltetutako eremuetara bideratu behar izan dituztelako.
Frantziako Tourrak 44 kilometro laburtu du azken etapa. Argazkia: LeTour
Frantziako Tourreko 2026ko 21. eta azken etapa 44 kilometro laburragoa izango da. Gaur Thoiry eta Parisko Eliseo Zelaien artean egin behar zuten ibilbidea 133 kilometrotik 89ra murriztu dute.
Erabakia segurtasun eta larrialdietarako baliabideak suteak jasaten ari diren eremuetara bideratzeko hartu dute, bereziki Gironda departamendura.
Etapa 17:50ean abiatuko dute, Eliseo Zelaietan bertan, eta 19:45 inguruan amaituko da, Montmartreko zirkuitua osatu ondoren. Tadej Pogacar esloveniarrak 5. aldiz irabaziko du Tourra.