INEOS-GRENADIERS
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ineosko entrenatzaileak Tourra utzi du, dopin eskandalu batekin lotura duelakoan

L 'Equipek adierazten duenez, talde britainiarraren entrenatzaileak deklaratzera joan behar du, 2012an Mark Schmidtekin (Aderlassen dopin kasuari lotutako medikua) trukatutako mezuak direla eta.
Ineos taldeko txirrindulariak. Argazkia: EUROPA PRESS.
Ineos taldeko txirrindulariak. Argazkia: EUROPA PRESS.

David Rozman Ineos taldeko entrenatzaileak Frantziako Tourra utzi behar izan du, Nazioarteko Kontrol Agentziak (ITA) 'Aderlass Operazioa' izeneko dopin kasuan sartutako mediku batekin mezuak trukatu izana ikertzeko deitu baitu.

L 'Equipek adierazten duenez, talde britainiarraren entrenatzaileak deklaratzera joan behar du, 2012an Mark Schmidtekin (Aderlassen dopin kasuari lotutako medikua) trukatutako mezuak direla eta. Irish Independentek joan den astean eman zuen horren berri.

Azken salaketen ondoren, Rozmanek agentziaren eskaera bat jaso du elkarrizketa batera joateko. Ondorioz, lasterketatik erretiratu eta Tourra utzi du, Ineos-Grenadiersek adierazi duenez. Era berean, taldeak ez duela proba formalik jaso eta ez dutela ikerketan parte hartzeko gonbidapenik jaso gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X