Lasterketa utzi du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Carlos Rodriguezek Tourra utzi du, pelbisa hautsi du eta

Txirrindulari andaluziarra sailkapen orokorreko hamargarren postuan zegoen, Tadej Pogacar 20 minutu eta 45 segundora zuela, eta podiuma 11 minutu eta 42 segundora.
Carlso Rodriguez txirrindularia, Frantziako Tourreko 11. etapan
Carlso Rodriguez txirrindularia, Frantziako Tourreko 11. etapan. EFE

Carlos Rodriguez txirrindulariak (INEOS Grenadiers) Frantziako Tourra utzi behar izan du, 18. etapa hasi baino lehen; izan ere, asteazkeneko etapa amaieran izandako erorikoaren ondorioz, pelbisa hautsi egin du. Hala baieztatu du talde britainiarrak, ohar bidez.

Rodriguez sailkapen orokorreko hamargarren postuan zegoen, Tadej Pogacar 20 minutu eta 45 segundora zuela, eta podiuma 11 minutu eta 42 segundora.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X