2025eko Frantziako Tourraren 6. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Bayeux-Vire Normandie (201,5 km)
2025eko Frantziako Tourreko seigarren etapa uztailaren 10ean jokatuko dute, ostegunez; txirrindulariak Bayeuxen hasiko dira lanean, 12:35ean, eta jardunaldia Vire Normandien amaituko da, 17:14tik 17:40ra bitartean, guztira 201,5 kilometro eginda. Parte-hartzaileek mendi ertaineko etapa izango dute aurretik; izan ere, sei mendate igo beharko dituzte, horietako bost hirugarren mailakoak eta bat, azkena, Cote de Vaudry, laugarren mailakoa. Azken igoera hori helmugatik lau kilometrora egingo dute, baina beste oztopo bat izango dute, oraindik, etapa bukatu aurretik; izan ere, puntuagarria ez bada ere, azken 700 metroetan aldapa gogorra egin beharko dute ziklistek, % 10ean.
Hala, 112. Frantziako Tourreko parte-hartzaileek honako hirugarren mailako mendate hauek igo beharko dituzte: Cote de Mont Pinçon, 35,5. kilometroan, Cote de la Ranconniere, 56.ean, Cote de Mortain Cote 314, 138.ean, Cote de Juvugny-le-Tertre, 154,5.ean, eta Cote de Saint-Michel-de-Montjoie, 174,3.ean. Arestian zehaztutako azken tarte horri aurre egin aurretik, Cote de Mortain Cote 314 da, ziurrenik, gogorrena, % 9,5eko malda baitu.
Mathieu van der Poel nederlandarra, maillot horia erantzita, edizioko bigarren garaipena lortzeko hautagaietako bat da, Tadej Pogacar esloveniarrarekin buruz buruko lehian.
Etaparen nondik norakoak jarraitzeko, EITBren zuzeneko emanaldia baliatu ahalko dugu, eitb.eus 14:00etan hasiko baita ematen, eta ETB1 15:00etan.
ETAPAKO PROFILA
COTE DE VAUDRY
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 6. etapa (uztailak 10, osteguna)
Ibilbidea: Bayeux-Vire Normandie
Distantzia: 201,5 km
Hasiera-ordua: 12:35
Amaiera-ordua: 17:14 (45 km/h) | 17:26 (43 km/h) | 17:40 (41 km/h)
Mendiko saria: Cote du Mont Pinçon (3. maila), 35,5. kilometroan; Cote de la Rançonniere (3. maila), 56. kilometroan; Cote de Mortain Cote 314 (3. maila), 138. kilometroan; Cote de Juvigny-le-Tertre (3. maila), 154,5. kilometroan; Cote de Saint-Michel-de-Montjoie (3. maila), 174,3. kilometroan; Cote de Vaudry (4. maila), 197,1. kilometroan
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma
Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.
Demi Volleringek Tourreko garaipena ziurtatu du azken etapa irabazita
FDJ-SUEZ taldeko txirrindulari herbeheretarrak bere indarra erakutsi du Col d'Èzeko azken igoeran, 9. etapa irabazi eta Frantziako Tourra erabakita uzteko, azkenean sailkapen nagusian bigarren sailkatu den Kasia Niewiadomaren (Canyon) aurretik. Elisa Longo Borghinik (UAE) osatu du podiuma, Marlen Reusser (Movistar) suitzarraren erorikoa baliatuta.
Volleringen erasoa eta Tourreko 9. etapako azken metroak
Demi Vollering (FDJ) herbeheretarrak irabazi du 2026ko Frantziako Tourra. Helmugarako 16 kilometroren faltan jo du erasoa, Kasia Niewiadoma (CANYON) aurkari zuzena atzean utzita. Ikusi hemen erasoa eta etapako azken metroak.
Volleringi Tourreko 8. etapan garaipena eman dion erasoa
Eguneko azken mendatea gainditu ostean, Demi Volleringek erasora jo du, garaipenaren bila. Longo Borghini eta Niewiadoma haren atzetik abiatu dira, baina ezin izan diote herbeheretarraren erritmoari eutsi eta amore eman behar izan dute. Vollering bakarrik sartu da helmugan, eta maillot horia eskuratu du.
Volleringek Tourra astindu du, maillot horia eman dion bakarkako garaipenarekin
Demi Volleringek igoera laburra baina oso gogorra aukeratu du eraso egiteko, inongo mailarik ez zuena.
Kasia Niewiadoma nagusitu da Mont Ventouxen, eta elastiko horia jantzi du
Canyon taldeko txirrindulari poloniarrak, 2024ko Tourreko irabazleak, erasoa jo du helmugatik 10 kilometrora, Marlen Reusser suitzarrari (Movistar) lidergoa kentzeko.
Frantziako Tourreko 7. etapako une garrantzitsuenak
Emakumezkoen Frantziako Tourreko zazpigarren etapak une garrantzitsuak utzi ditu lasterketarako, batez ere sailkapen nagusiari begira. Niewiadomak ikuskizuna eman du horiz janzteko, eta Volleringek irabazi du Reusserren aurkako duelua.
Kim Le Court-Pienaar, azkarrena zortzi txirrindulariren arteko esprintean, Tournon-sur-Rhonen
Maurizioko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, 153,4 kilometrokoa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena. Bestalde, sailkapen nagsuiko faboritoak indarrak gordetzen saiatu dira, ostiral honetan Mont Ventoux igotzeko.
Le Court-Pienaarrek garaipena lapurtu dio iheslari talde bati Tournon-sur-Rhonen, eta Reusserrek horiz jantzita jarraitzen du
Maurizioko txirrindularia beste zazpi txirrindulariri nagusitu zaie esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Motor batek Noemi Ruegg jo du Durbizeko igoeran, eta bizikletatik bota du
Txirrindulari suitzarra (EF) lurrera joan da, Frantziako Tourreko bosgarren etapako azkenaurreko mendatean gailurra egiteko metro gutxiren faltan, motor batek jo baitu. Zorionez, talka aldapa gora gertatu da, abiadura txikian, eta txirrindulariak lasterketan jarraitu ahal izan du arazo handirik gabe.