Larunbatean hasiko da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cofidisek iragarri du Jon Izagirre eta Alex Aranburu larunbatean hasiko den Frantziako Tourrean izango direla

Frantziako taldeak bi euskal txirrindulariak hautatu ditu, lasterketako 112. ekitaldirako. Ormaiztegiarrak 36 urte ditu, eta hamabigarrenez arituko da Tourrean, eta Ezkio-Itsasoko ziklistak, 29 urtekoa bera, laugarrenez.
Alex Aranburu, aurtengo Euskal Herriko Itzulian. Argazkia: Europa Press.
Alex Aranburu, aurtengo Euskal Herriko Itzulian. Argazkia: Europa Press.

Jon Izagirre eta Alex Aranburu larunbatean hasiko den 2025eko Frantziako Tourrean izango dira, astelehenean Cofidis taldeak ofizialki baieztatu duenez. Frantziako taldeak, hala, bi euskal txirrindulariak hautatu ditu, lasterketako 112. ekitaldirako. Ormaiztegiarrak 36 urte ditu, eta hamabigarrenez arituko da Tourrean, eta Ezkio-Itsasoko ziklistak, 29 urtekoa bera, laugarrenez.

Euskal Herriko bi txirrindulariez gain, Bingen Fernandez Cofidiseko kirol zuzendariak beste gizon hauek ere aukeratu ditu, Tourrerako: Bryan Coquard, Alexis Renard, Benjamin Thomas eta Damien Touze frantziarrak, Emanuel Buchmann alemaniarra eta Dylan Teuns belgikarra.

Jon Izagirrek bi aldiz eskuratu du erapa garaipena Frantziako Tourrean, 2016an eta 2023an, eta Alex Aranburuk, ordea, ospe handiko garaipen bat du lortuta 2025eko denboraldian; izan ere, Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapa poltsikoratu zuen, Beasainen.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X