Uztailak 21, igandea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziako Tourreko 21. etapako ibilbidea, profila eta ordutegia: Monako - Niza (33,7 km)

Monako eta Niza arteko 33,7 kilometroko azken erlojupekoak emango dio amaiera 111. edizio honi.
2024ko Frantziako Tourraren 21. etapako profila. Irudia: letour.fr.
2024ko Frantziako Tourraren 21. etapako profila. Irudia: letour.fr.

Frantziako Tourraren azken etapa 33,7 kilometroko erlojupekoa izango da, Monako eta Niza artekoa. Duela 35 urte izan zen azkenengoz azken etapan erlojupeko bat. Orduan, Greg LeMondek maillot horia kendu zion Laurent Fignoni Eliseoko Zelaietan, zortzi segundoko aldearekin.

Berrikuntza gisa, lasterketa lehen aldiz amaituko da Paristik kanpo, uztailaren 26a eta abuztuaren 11 bitartean Olinpiar Jokoak jokatuko baitira hiriburuan.

Litekeena da dagoeneko sailkapen nagusiko postuak erabakita izatea, baina Tourrak ezusteko bat baino gehiago eman digu aurretik ere. Bigarren mailako mendate bakarra egongo da azken etapan: Turbie (11,2 kilometro luze da eta batez beste % 5,7ko aldapak ditu).

Azken txirrindularia helmugara heltzen denean jakingo da nor den 2024ko Frantziako Tourreko garailea. Etapa zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus atarian eta ETB1en, 15:30etik aurrera.

ETAPAREN PROFILA

Perfil de la etapa 21 del Tour de Francia. Imagen: letour.fr Perfil de la etapa 21 del Tour de Francia. Imagen: letour.fr

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 21. etapa (uztailak 21)

Ibilbidea: Monako – Niza

Distantzia: 33,7 km

Goranzko desnibel metatua: 650 m

Irteera ordutegia: 14:40 (lehen txirrindularia) | 18:45 (azken txirrindularia)

Helmugako ordutegia: 15:24 (lehen txirrindularia) | 19:30 (azken txirrindularia)

Mendiko etapa: Ez dago

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X