Girmayk bereganatu du lehen esprinteko garaipena, eta Carapaz jantzi da horiz
Biniam Girmay eritrearrak irabazi du Turingo helmugan Frantziako Tourreko hirugarren etapa (Piacenza-Turin, 230,5 km), Fernando Gaviria kolonbiarra gaindituta. Richard Carapaz ekuadortarrak, berriz, liderraren maillot horia jantzi du. Izan ere, EFko txirrindularia azkarrenen arteko multzoan helmugaratu da (hamalaugarren tokian), eta, horri esker, puntukako sailkapenean postuak irabazi eta Tadej Pogacar esloveniarra gainditu du sailkapenean. Bi horiek denbora berarekin daude berdinduta, Jonas Vingegaard daniarrarekin eta Remco Evenpoel belgikarrarekin batera.
Lehendabiziko garaipena Tourrean Girmay eta bere taldearentzat
Mendiko lehen bi etapetan esprinterrek ez dute garaipenaren lehian mugilduta egoteko aukerarik izan, baina afrikarrak garaipena erdietsi berarentzat aproposa izan den lehen jardunaldian, etapa oso laua jokatu eta gero. Helmugatik bi kilometrora erorikoa izan da tropelean, eta bertan Jasper Philipsen (Alpecin Deceuninck) esprinter belgikarra (garaipena lortzeko faboritoetako bat) egon da nahasita, eta horrek esprinterren taldeetako lana aldrebestu du.
Tourreko garaipena bere ibilbideko hamalaugarrena izan da Girmayrentzat, denboraldiko hirugarrena, eta Intermarché taldearen estreinaldia Grand Boucle lasterketako historian.
ETAPAKO SAILKAPENA:
1 - GIRMAY Biniam (Intermarché) 5:26:48
2 - GAVIRIA Fernando (Movistar) d.b.
3 - DE LIE Arnaud (Lotto) d.b.
4 - PEDERSEN Mads (Lidl) d.b.
5 - GROENEWEGEN Dylan (Jayco) d.b.
6 - BAUHAUS Phil (Bahrain) d.b.
7 - JAKOBSEN Fabio (DSM) d.b.
8 - BALLERINI Davide (Astana) d.b.
9 - BENNETT Sam (Decathlon) d.b.
10 - COQUARD Bryan (Cofidis) d.b.
SAILKAPEN NAGUSIA:
1 - CARAPAZ Richard (EF Education) 15:20:18
2 - POGACAR Tadej (UAE) d.b.
3 - EVENEPOEL Remco (Soudal) d.b.
4 - VINGEGAARD Jonas (Visma) d.b..
5 - BARDET Romain (DSM) +0:06
6 - BILBAO Pello (Bahrain) +0:21
7 - MARTIN Guillaume (Cofidis) d.b.
8 - BERNAL Egan (INEOS) d.b.
9 - HINDLEY Jai (BORA) d.b.
10 - VLASOV Aleksandr (BORA) d.b.
Zure interesekoa izan daiteke
Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: amaierarako ia 12 kilometrora egin du erasoa, ihesaldiko guztiak atzean utzi ditu, eta, Pantaniren marka hautsita, etapa irabazi du
Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitiko horretan: helmugarako 11,8 kilometro gelditzen zirela jo du aurrera, lasterketa buruan zihoazen gizonak harrapatu ditu, alegia, Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss, azken kilometroan atzean utzi ditu, eta, 35:26 eginda, Marco Pantanik Alpe d’Huezen zuen errekorra hautsi du.
Pogacarrek Pantaniren errekorra hautsi du Alpe d 'Huezen Tourra erabakita uzteko
Eraso estratosferiko batekin, tontorretik 11 kilometrora, esloveniarrak bakar-bakarrik zeharkatu du helmuga Richard Carapazen eta Lenny Martinezen aurretik. 2026ko Frantziako Tourra erabakita uzteaz gain, maillot horiak Marco Pantanik 1995ean ezarritako igoera marka historikoa gainditu du, aro modernoko erakustaldi handienetako bat sinatuz.
Carapaz: “Berriro irabaztea asko kostatu zait"
Richard Carapaz ekuadortarrak, Frantziako Tourraren 18. etapako irabazleak, garaipen hau "asko kostatu" zaiola adierazi du, eta edizio honetan behin baino gehiagotan saiatu dela gogorarazi du.
Ion Izagirre: “Bagenekien egun zaila izango zela ihesaldia hartzeko”
Cofidis taldeko txirrindulariak egun gogorra izan dela gaurkoa adiarazi du. Ezin izan da ihesaldian sartu, baina bai atzerago joan den bigarren taldetxo batean. Hala ere, ezin izan dute ihesaldia harrapatu.
Tadej Pogacar, historia idazten ari den txirrindulariaren inperioa
Tadej Pogacarrek bere palmaresa bezain handi eta zabala den inperioa eraiki du azken urteetan. Txirrindularitzan historia egiten ari da esloveniarra, baina nola dabil diru kontuetan? Hona Xabier Usabiagak “On Tour” saioan azaldutakoa.
Orcières-Merletteko igoeraren azken metroak
Richard Carapazek (EF Education) irabazi du Frantziako Tourreko hemezortzigarren etapa. Helmugatik 3,5 kilometrora erasoa jo du ekuadortarrak eta bakar-bakarrik helmugaratu da Orcières-Merletten. Atzetik iritsi dira Mauro Schmid, bigarren, eta Matteo Jorgenson, hirugarren.
Carapaz izan da indartsuena eguneko ihesaldian, Orcieres-Merletteko igoeran eraso erabakigarria jota
EF Education - EasyPost taldeko eskalatzaile ekuadortarrak zuhur jokatu du azken kilometroetan, eta garaipena poltsikoratu du. Tourrean bigarren etapa garaipena du, Super Devoulyn irabazi eta bi urtera.
Kontrolak ordu txikitan egiteak polemika eta tropelaren haserrea eragin ditu Frantziako Tourrean
Tadej Pogacarrek eta Jonas Vingegaardek doping-kontrolak egin zituzten Tourreko 15. etaparen aurreko gauean. Kontrol horiek bi txirrindularien loa oztopatu zuten. Hain zuzen ere, etapa horretan Vingegaardek erorikoa izan eta lasterketa utzi behar izan zuen.
Ion Izagirre: “Tourreko egunik txarrena izan dut”
Ion Izagirrerekin egon gara Frantziako Tourreko 17. etapa amaieran, Voiron. Ormaiztegikoak azaldu du “egunik txarrena” izan duela gaur eta “tour gogorra” izaten ari dela.
Michael Woods, iraupen-kirolerako sen amaigabea
Michael Woods-en egitasmoa izan du gaur aztergai Xabier Usabiagak. Txirrindularitza profesionalean hasi aurretik, kanadarra atleta profesionala zen dagoeneko. Behin erretiratuta, ez dio kirola egiteari utzi, Triatloia, Gravela, Pierra Menta eta Mendi bizikletan jarraitzen du.