Uztailak 16, asteartea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2024ko Frantziako Tourraren 16. etaparen profila eta ibilbidea: Gruissan - Nimes (188,6 km)

2024ko Tourra azken astean sartuko da 16. etaparekin batera. Azken atseden egunaren ostean jokatuko da. Ibilbidelaua izango du, eta esprinterrek azken aukera edukiko dute etapa garaipena bereganatzeko.
2024ko Frantziako Tourraren 16. etapako profila. Irudia: letour.fr.
2024ko Frantziako Tourraren 16. etapako profila. Irudia: letour.fr.

Uztailaren 16an, asteartean, jokatuko da 2024ko Frantziako Tourreko 16. etapa. Gruissanen hasi eta Nimesen amaituko da; 188,6 kilometroko ibilbidea izango du. Etapa 13:05ean hasi eta 17:31k inguruan bukatuko da gutxi gorabehera.

16. etaparekin batera 2024ko Tourra azken astean sartuko da. Aurtengo azken atseden egunaren ostean jokatuko da, eta ibilbide lauak esprinterrei etapa garaipena bereganatzeko azken aukera emango die. Ibilbideko mendate bakarra 4. mailakoa da; Fambetou (1,2 m % 5ean), helmugatik 76 kilometrora dagoena.

Etapa zuzenean jarraitu ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en, 15:00etatik aurrera.

ETAPAKO PROFILA

Frantziako Tourreko 16. etaparen profila. Irudia: letour.fr Frantziako Tourreko 16. etaparen profila. Irudia: letour.fr
15. etapako profila | 17. etapako profila

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 16. etapa (uztailak 16)

Ibilbidea: Gruissan – Nimes

Distantzia: 188,6 km

Goranzko desnibel metatua: 1.200 m

Hasiera-ordua: 13:05

Amaiera-ordua: 17:31 (47 km/h) | 17:41 (45 km/h) | 17:53 (43 km/h).

Mendiko saria: Col De Fambetou (4. mailakoa), 112,6. kilometroan.

Zure interesekoa izan daiteke

Alpe d'Huez igoera: Tadej Pogacar
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita

Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X