Liane Lipper alemaniarrak irabazi du Frantziako Tourreko bigarren etapa
Liane Lippert alemaniarrak (Movistar Team) irabazi du astelehen honetan jokatutako Tour de France Femmes avec Zwift 2023 lasterketaren bigarren etapa. Guztira, 152 kilometro egin dituzte ibilbide gorabeheratsuan, Clermont-Ferranden hasi eta Mauriacen amaituta. Lippert esprintean gailendu da.
Alemaniako txapeldunak amaiera estu batean erdietsi du garaipena, Lotte Kopecky (SD Worx) sailkapeneko liderrari eta Silvia Persico italiarrari (UAE Team ADQ) irabazita. Azken kilometroetan euria izan da protagonista eta hainbat eroriko izan dira 3. mailako Côte de Trébiakera igoeran.
Eguneko ihesaldia Anouska Koster (Uno-X), Eva van Agt (Jumbo-Visma) eta Yara Kastelijn (Fenix-Deceuninck) herbeheretarrek osatu dute. Hirukoteak aldea zabaldu du baina talde nagusiak azken kilometroetan harrapatu ditu.
Azken igoeran, Katarzyna Niewiadoma (Canyon-Sram Racing) poloniarrak erasoa jo du eta garaipena aurrera egin dutenen artean jokatu da. Azkenean, Movistar taldeko txirrindularia izan da lehena helmugaratzen Tourreko bere lehen garaipena lortzeko.
Astearte honetan, 3. etapa jokatuko dute Collonges-La-Rouge eta Montignac-Lascaux artean 148 kilometroko ibilbidea eginda. Tartean, laugarren mailako lau mendate eta hirugarren mailako bat igoko dituzte, eta ondoren ibilbide laua izango dute helmugara arte.
Etapako sailkapena
1 - LIPPERT Liane (Movistar) 4:13:43
2 - KOPECKY Lotte (SD Worx) d. b.
3 - PERSICO Silvia (UAE) d. b.
4 - MOOLMAN Ashleigh (AG Insurance) d. b.
5 - SCHWEINBERGER Christina (Fenix) d. b.
6 - LUDWIG Cecilie Uttrup (FDJ) d. b.
7 - VOLLERING Demi (SD Worx) d. b.
8 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) d. b.
9 - VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) d. b.
10 - DRONOVA-BALABOLINA Tamara (Israel) d. b.
11 - LONGO BORGHINI Elisa (Lidl) d. b.
12 - SANTESTEBAN Ane (Jayco) +0:04
Sailkapen nagusia
1 - KOPECKY Lotte (SD Worx) 7:17:36
2 - LIPPERT Liane (Movistar) +0:49
3 - MOOLMAN Ashleigh (AG Insurance) +0:59
4 - VOLLERING Demi (SD Worx) d. b.
5 - LUDWIG Cecilie Uttrup (FDJ) d. b.
6 - DRONOVA-BALABOLINA Tamara (Israel) d. b.
7 - LONGO BORGHINI Elisa (Lidl) d. b.
8 - VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) d. b.
9 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) d. b.
10 - SANTESTEBAN Ane (Jayco) +1:03
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma
Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.
Demi Volleringek Tourreko garaipena ziurtatu du azken etapa irabazita
FDJ-SUEZ taldeko txirrindulari herbeheretarrak bere indarra erakutsi du Col d'Èzeko azken igoeran, 9. etapa irabazi eta Frantziako Tourra erabakita uzteko, azkenean sailkapen nagusian bigarren sailkatu den Kasia Niewiadomaren (Canyon) aurretik. Elisa Longo Borghinik (UAE) osatu du podiuma, Marlen Reusser (Movistar) suitzarraren erorikoa baliatuta.
Volleringen erasoa eta Tourreko 9. etapako azken metroak
Demi Vollering (FDJ) herbeheretarrak irabazi du 2026ko Frantziako Tourra. Helmugarako 16 kilometroren faltan jo du erasoa, Kasia Niewiadoma (CANYON) aurkari zuzena atzean utzita. Ikusi hemen erasoa eta etapako azken metroak.
Volleringi Tourreko 8. etapan garaipena eman dion erasoa
Eguneko azken mendatea gainditu ostean, Demi Volleringek erasora jo du, garaipenaren bila. Longo Borghini eta Niewiadoma haren atzetik abiatu dira, baina ezin izan diote herbeheretarraren erritmoari eutsi eta amore eman behar izan dute. Vollering bakarrik sartu da helmugan, eta maillot horia eskuratu du.
Volleringek Tourra astindu du, maillot horia eman dion bakarkako garaipenarekin
Demi Volleringek igoera laburra baina oso gogorra aukeratu du eraso egiteko, inongo mailarik ez zuena.
Kasia Niewiadoma nagusitu da Mont Ventouxen, eta elastiko horia jantzi du
Canyon taldeko txirrindulari poloniarrak, 2024ko Tourreko irabazleak, erasoa jo du helmugatik 10 kilometrora, Marlen Reusser suitzarrari (Movistar) lidergoa kentzeko.
Frantziako Tourreko 7. etapako une garrantzitsuenak
Emakumezkoen Frantziako Tourreko zazpigarren etapak une garrantzitsuak utzi ditu lasterketarako, batez ere sailkapen nagusiari begira. Niewiadomak ikuskizuna eman du horiz janzteko, eta Volleringek irabazi du Reusserren aurkako duelua.
Kim Le Court-Pienaar, azkarrena zortzi txirrindulariren arteko esprintean, Tournon-sur-Rhonen
Maurizioko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, 153,4 kilometrokoa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena. Bestalde, sailkapen nagsuiko faboritoak indarrak gordetzen saiatu dira, ostiral honetan Mont Ventoux igotzeko.
Le Court-Pienaarrek garaipena lapurtu dio iheslari talde bati Tournon-sur-Rhonen, eta Reusserrek horiz jantzita jarraitzen du
Maurizioko txirrindularia beste zazpi txirrindulariri nagusitu zaie esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Motor batek Noemi Ruegg jo du Durbizeko igoeran, eta bizikletatik bota du
Txirrindulari suitzarra (EF) lurrera joan da, Frantziako Tourreko bosgarren etapako azkenaurreko mendatean gailurra egiteko metro gutxiren faltan, motor batek jo baitu. Zorionez, talka aldapa gora gertatu da, abiadura txikian, eta txirrindulariak lasterketan jarraitu ahal izan du arazo handirik gabe.