UZTAILAREN 1ETIK 23RA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alaphilippek gidatuko du Soudal taldea Tourrean

Bere lasterketa kuttunera itzuliko da, 2021ean azken aldiz parte hartu ondoren; izan ere, lesio batek aurreko ekitaldian egotea eragotzi zion.
Julian Alaphilippe, en su victoria en la pasada edición del Critérium Dauphinè
Julian Alaphilippe, durante el Critérium Dauphinè. Foto: Imagen obtenida d eun vídeo de EITB

Julian Alaphilippe frantziarra larunbat honetan Bilbon hasiko den Frantziako Tourrean izango da berriro Soudal Quick Step taldearen buru. Errepideko Munduko Txapelketa bi aldiz irabazitakoak ezin izan zuen lasterketan parte hartu joan zen denboraldian, lesio bat tarteko.

Hartara, Alaphilippe bere lasterketara itzuliko da, 2021ean azken aldiz parte hartu ondoren. Frantziarra mendiko erregea izan zen 2018ko ekitaldian, eta bosgarren bukatu zuen sailkapen nagusian 2019an, 14 egunez maillot horia jantzi ondoren. Oran arte zazpi etapa garaipen erdietsi ditu, eta kopuru hori areagotzen saiatuko da.

"Irrikaz espero dut Frantziako Tourra, beti da urteko sasoi zirraragarrienetakoa. Bilbon izango den etapa ikuskatzera joan nintzen, eta asteburu polita eta gogorra izango dela esan diezazueket", adierazi du txirrindulari frantziarrak.

Alaphilipperekin batera, Fabio Jakobsen Europako txapelduna, iazko lasterketan etapa irabazi zuena, Kasper Asgreen Danimarkako erlojupeko txapelduna, Rémi Cavagna Frantziako erlojupeko txapelduna, Tim Declercq, Dries Devenyns, Yves Lampaert eta Michael Mørkøv egongo dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Alpe d'Huez igoera: Tadej Pogacar
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita

Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X