Frantziako Tourrak uztailaren 1ean Bilboko irteeran izango diren taldeak iragarri ditu
WorldTeameko 18ak, sailkatzea lortu duten Lotto Dstny eta TotalEnergies, eta antolatzaileek gonbidatutako Israel-Premier Tech eta Uno-X Pro Cicling Team. 22 talde horiek izango dira uztailaren 1ean Frantziako Tourreko irteeran, Bilbon. 2023an, Tourrak Euskal Herrian izango du "Grand Depart" izenekoa; gurean, hiru etapa izango ditugu: Bilbo-Bilbo, lehenengoa, Gasteiz-Donostia, bigarrena, eta Zornotza-Baiona, hirugarrena.
Testuinguru horretan, Frantziako Tourrak asteazkenean iragarri duenez, talde hauek hartuko dute parte lasterketan:
AG2R Citroen Team
Groupama-FDJ
Team Arkea-Samsic
Team Cofidis
TotalEnergies
Alpecin Deceuninck
Intermarche-Circus-Wanty
Soudal Quick-Step
Lotto Dstny
Jumbo-Visma
Team DSM
Trek-Segafredo
EF Education-Easypost
Astana QazaQstan
Bora-Hansgrohe
Ineos Grenadiers
Team Bahrain Victorious (Mikel Landaren eta Pello Bilbaoren taldea)
Team Jayco AIUIa
UAE Team Emirates
Israel-Premier Tech
Uno-X Pro Cycling Team
Ikusi nola adierazi duen Twitterren Uno-X Pro Cycling Team taldeak 2023ko Frantziako Tourrean eta Tour Femmesen izango dela; historian lehen aldiz, Eskandinaviako talde batek lasterketan parte hartuko du: