2022ko Frantziako Tourreko 18. etaparen profila eta ibilbidea: Lourdes – Hautacam (143,2 km)
Ostegunean, uztailaren 21ean, aurtengo Frantziako Tourreko azken mendiko jardunaldia osatuko dute txirrindulariek 18. etapan, hurrengo egunetako errepide lauetara eta erlojupekora igaro aurretik. Beraz, sailkapen orokorrean tokiak hobetu nahian ibiliko diren txirrindulariek pasatzen utzi behar ez luketen aukera izango dute zain. Hartara, lasterketaren azken irabazlea nor izango den erabakita gera liteke Pirinioetako etapa honetan.
Parte-hartzaileak Lourdesetik irtengo dira, eta 143,2 kilometro egingo dituzte Hautacamera iritsi arte. Etaparen lehen erdiak ez luke inolako zailtasunik izan beharko profesionalentzat, baina, hortik aurrera, maila bereziko bi mendate eta lehen mailako bat gainditu beharko dituzte: Col D'Aubisque (kategoria berezia, 16,4 km eta % 7,1eko batez besteko maldekin), Col de Spandelles (1. maila, 10,3 km eta % 8,3ko batez besteko maldekin) eta Hautacam (kategoria berezia, 13,6 km eta % 7,8ko batez besteko maldekin).
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en 14:55etik aurrera. Halaber, ETB1ek 15:00etatik egingo du bat seinalearekin etapa amaitu arte.
Ikusi 17. etaparen profila | Ikusi 19. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA:
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 18. etapa (uztailak 21)
Ibilbidea: Lourdes - Hautacam
Distantzia: 143,2 km
Hasiera-ordua: 13:40.
Amaiera-ordua: 17:25 (38 km/h) | 17:38 (36 km/h) | 17:54 (34 km/h).
Mendiko saria: Col D'Aubisque (kategoria berezia), 76,7. kilometroan; Col de Spandelles (1. mailakoa), 110. kilometroan; Hautacam (kategoria berezia), 143,2. kilometroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bartzelonan hasiko da 2026ko Frantziako Tourra, mendia eta Alpe d’Huezen itzulera protagonista dituela
2026ko Frantziako Tourrak badu mapa. Frantziako Tourra Bartzelonatik abiatuko da lehen aldiz, taldekako erlojupeko batekin, Montjuïcen, eta altuerako ibilbidea egingo du: bost amaiera maldan gora, hitzordu bikoitza Alpe d'Huezen, eta 3.333 kilometro guztira.
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
Ferrand-Prevotek historia egin du Frantziako Tourra irabazita
Azkeneko etapa ere Vismako txirrindulari frantziarrak bereganatu du. Podiumean Demi Vollering herbeheretarra eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan ditu ondoan.
Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak Tourra erabakita utzi du, Madeleine mendatean erakustaldia emanda
Amaierarako etapa baten faltan, Ferrand-Prevotek 2:37ko aldea du Sara Gigante bigarren sailkatuarekin, eta 3:18koa Demi Volleringekin.
Maeva Squibanek bigarrenez jarraian irabazi du Frantziako Tourrean
Txirrindulari frantziarrak erakustaldia eman du eta bigarren egunez jarraian bakarka helmugaratu da.
Maeva Squiban gailendu da Amberten, bakarka, eta Kim Le Courtek maillot horiari eutsi dio, Frantziako Tourrean
Lasterketako 32. ekitaldiko aurreneko mendiko etapan, UAE taldeko txirrindulari frantziarrak eskuratu du garaipena; AG Insurance taldeko ziklista maurizioarrra, ordea, hirugarren tokian helmugaratu da, seigarren jardunaldian, eta sailkapen nagusian duen aldea, orain, zortzi segundo handiagoa da.
Lorena Wiebesek irabazi du Poitiersen, esprintean, eta Marianne Vosek Frantziako Tourreko lider jarraitzen du
Lasterketako 32. ekitaldiko laugarren etapan, ez da aldaketa nabarmenik izan sailkapen nagusian. Wiebesek, beste behin, erakutsi du munduko esprinterrik onenetakoa dela; astelehenean bezala, garaipena eskuratu du.
Lorena Wiebesek irabazi du Angerseko esprinta, eta Marianne Vosek maillot horia berreskuratu du, Tourrean
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarra, Europako egungo txapelduna bera, aurrenekoz gailendu da 32. Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Visma-Lease a Bikeko herbeheretarra larunbateko etapan eskuratutako lehen postura bueltatu da.
Mavi Garcia nagusitu da Quimperren, eta Le Court horiz jantzi da
41 urteko Liv AlUla Jayco taldeko txirrindulariak 10 kilometro falta zirela ekin dio eraso erabakigarriari, eta 20 segundo inguruko tartea du taldearekiko.
Pogacarrek, Vingegaardek eta Lipowitzek osatu dute podioa
Tadej Pogacarrek irabazi du 2025eko Frantziako Tourra, Jonas Vingegaard bigarren izan da, eta Florian Lipowitz, hirugarren.