Zortzikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pogacar babesteko talde sendoa aurkeztu du UAE Emiratesek Frantziako Tourrerako

UAE Emirates taldeak Tourrera eramango duen zortzikoa jakinarazi du. Tadej Pogacar izango da taldeburua, eta esloveniarrarekin garaipena lortzea da helburua.
Tadej Pogacar
Tadej Pogacar, 2021eko Tourreko irabazlea. Argazkia: EFE

UAE Emiratesek Frantziako Tourrera eramango duen taldea jakinarazi du astelehen honetan. Tourra uztailaren 1ean hasiko da, eta Tadej Pogacar izango da UAEko taldeburua.

Pogacarrekin garaipena lortzea da taldearen helburua, eta, esloveniarrarekin batera, beste zazpi txirrindulari hauek osatuko dute zortzikoa: Rafal Majka, Brandon McNulty, Marc Soler, Matteo Trentin, Vegard Stake Laengen, George Bennett eta Mikkel Bjerg.

"Hirugarrenez parte hartuko dut Tourrean, eta lehiatzeko gogo biziz nago. Urtean zehar gogor lan egin dugu talde moduan lasterketa honetarako, eta hiru aste hauetan  jarraitzaile guztiei ikuskizun bikaina eskaini nahi diegu. Orain arte lortu duguna positiboa izan da niretzat eta taldearentzat; espero dugu horrela jarraitzea Tourrean ere. Badakigu ez dela erraza izango, erronka handia dugu aurrean, baina horixe da Tourraren xarma", adierazi du Pogacarrek.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X