Xehetasunak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2023ko Frantziako Tourreko euskal etapen ibilbideak eta profilak

Gasteizen egin da Tourraren 110. edizioan euskal errepideetatik pasako diren hiru etapen aurkezpena. Lasterketa Bilbon hasiko da uztailaren 1ean.
Iragarkia
18:00 - 20:00
2023ko Frantziako Tourraren euskal etapen xehetasunak

2023ko Frantziako Tourra Euskal Herritik abiatuko da uztailaren 1ean, eta hiru etapa egingo dira euskal errepideetatik. Urtarrilaren 26 honetan, Tourraren 110. edizioaren lehen hiru etapei buruzko xehetasunak eman dituzte Gasteizen egin den aurkezpen ekitaldian.

Christian Prudhomme Frantziako Tourreko zuzendaria Gasteizen egon da, Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta euskal erakundeetako beste hainbat agintarirekin batera. Txirrindularitza eta kirol munduko hainbat pertsona ere gerturatu dira aurkezpen ekitaldira.

Bilbok hartuko du 2023ko Tourreko lehen etapa uztailaren 1ean. Bizkaiko hiriburuan hasi eta amaituko da 110. edizioaren estreinako etapa. Txirrindulariek 185 kilometroko ibilbidea gainditu beharko dute. Bost mendate txiki izango dira ibilbidean; Laukiz, Gaztelugatxe, Morga, Vivero eta Pike Bidea, besteak beste. Tropela birritan pasako da Gernika-Lumotik, Urdaibai Biosfera Erreserbatik ere igaroko da, eta helmuga Udaletxearen ondoan egongo da kokatuta. Guztira, 3.320 metroko desnibela izango du, Frantziako Tourraren historian lehen etapa batek izan duen handiena.

Bigarren etapa Gasteizen hasi eta Donostian amaituko da, uztailaren 2an. Etapak 210 kilometroko ibilbidea izango du, eta, helmugatik 20 kilometrora Jaizkibel mendatea igoko dute txirrindulariek. Lehenago, Udana, Aztiria, Alkiza eta Gurutze mendateetatik pasako dira parte-hartzaileak.

Uztailaren 3an, hirugarren etapa, Zornotzan (Bizkaia) hasiko da eta Baionan (Lapurdi) izango du helmuga. Etapa honetan, txirrindulariek 80 kilometro egingo dituzte euskal kostaldetik. Bizkaian hasi, Gipuzkoa zeharkatu, eta Lapurdin (Iparralde) sartuko da lasterketa. Tourrak ez du jakitera eman hirugarren etapa horren amaieraren zehaztasunik.

1. ETAPAKO IBILBIDEA

2023ko Frantziako Tourreko 1. etapako ibilbidea. Argazkia: Frantziako Tourra 2023ko Frantziako Tourreko 1. etapako ibilbdea. Argazkia: Frantziako Tourra

2023ko Frantziako Tourreko 1. etapako ibilbidea. Argazkia: Frantziako Tourra

1. ETAPAKO PROFILA

2023ko Frantziako Tourreko 1. etapako profila. Argazkia: Frantziako Tourra 2023ko Frantziako Tourreko 1. etapako profila. Argazkia: Frantziako Tourra

2. ETAPAKO IBILBIDEA

2023ko Frantziako Tourreko 2. etapako ibilbidea. Argazkia: Frantziako Tourra 2023ko Frantziako Tourreko 2. etapako ibilbidea. Argazkia: Frantziako Tourra

2023ko Frantziako Tourreko 2. etapako ibilbidea. Argazkia: Frantziako Tourra

2. ETAPAKO PROFILA

2023ko Frantziako Tourreko 2. etapako profila. Argazkia: Frantziako Tourra 2023ko Frantziako Tourreko 2. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

3. ETAPAKO IBILBIDEA

2023ko Frantziako Tourreko 3. etapako ibilbidea. Argazkia: Frantziako Tourra 2023ko Frantziako Tourreko 3. etapako ibilbidea. Argazkia: Frantziako Tourra

3. ETAPAKO PROFILA

2023ko Frantziako Tourreko 3. etapako profila. Argazkia: Frantziako Tourra 2023ko Frantziako Tourreko 3. etapako profila. Argazkia: Frantziako Tourra

Zure interesekoa izan daiteke

Alpe d'Huez igoera: Tadej Pogacar
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita

Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X