9. etapa, uztailak 4: Cluses – Tignes (145 km)
Goi-mendiko bigarren etapa jarraian Tourrean: 9. etapa, Cluses – Tignes (145 km).
Lasterketa eguerdiko 13:10ean hasiko da eta aurretik bost mendate. Lehenengoa Cote de Domancy (2. Mailakoa), gero Col des Saisies (1. Mailakoa) eta Maila Bereziko Col de Pre jardunaldiaren erdiko partean (80. kilometroan).
Ondoren Cormet de Roselend (2. Mailakoa) ikusgarria igoko dute azken gainari aurre egin baino lehen.
1. mailako Val Clareten dago helmuga, beraz, gizon indartsuenentzat izan beharko da etapa, ihesaldiren bat heltzen ez bada.
2021eko TOURREKO ETAPAK
1. etapa, ekainak 26: Brest – Landernau (187 km)
2. etapa, ekainak 27: Perros-Guirec – Bretainiako hesia (182 km)
3. etapa, ekainak 28: Lorient – Pontivy (182 km)
4. etapa, ekainak 29: Redon – Fougeres (152 km)
5. etapa, ekainak 30: Change – Laval (27 km erlojuaren kontra)
6. etapa, uztailak 1: Tours – Chateauroux (160 km)
7. etapa, uztailak 2: Vierzon – Le Creusot (248 km)
8. etapa, uztailak 3: Oyonnax – Le Grand-Bornand (151 km)
9. etapa, uztailak 4: Cluses – Tignes (145 km)
Uztailak 05: Atseden eguna Tignesen
10. etapa, uztailak 6: Albertville – Valence (186 km)
11. etapa, uztailak 7: Sorgues – Malaucene (199 km)
12. etapa, uztailak 8: Saint-Paul-Trois-Chateaux – Nimes (161 km)
13. etapa, uztailak 9: Nimes – Carcassonne (220 km)
14. etapa, uztailak 10: Carcassonne – Quillan (184 km)
15. etapa, uztailak 11: Ceret - Andorra la Viella (192 km)
Uztailak 12: Atseden eguna Andorran
16. etapa, uztailak 13: Pas de la Case – Saint-Gaudens (169 km)
17. etapa, uztailak 14: Muret – Saint-Lary-Soulan (178)
18. etapa, uztailak 15: Paue – Luz-Ardiden (130 km)
19. etapa, uztailak 16: Mourenx – Libourne (203 km)
20. etapa, uztailak 17: Libourne – Saint-Emilion (31 km, erlojuaren kontra)
21. etapa, uztailak 18: Chatou – Paris (112 km)
Zure interesekoa izan daiteke
Carapazen eta Kussen arteko borrokaren une onenak, Tourreko 20. etaparen amaieran
AEBkoak abantaila hartu du etapa amaitzeko 24 kilometro falta zirenean, baina Ekuadorko txirrindulariak ez du etsi, eta azkenean saria lortu du, Kuss birritan erori ostean, harrapatu, gainditu eta etapa irabazi baitu.
Carapaz Alpe d'Huezen nagusitu da Kuss menderatuta, eta mendiko elastikoa ziurtatu du
Txirrindulari ekuadortarrak Frantziako Tourreko etapa nagusia irabazi du, estatubatuarrarekin lehia estua izan ostean. Kuss lurrera erori da azken txanpan, eta EF taldeko txirrindulariak bakarkako bideari ekin dio Alpeetako tontor mitikoan garaipen bikaina lortu eta mota gorridun elastikoa ziurtatzeko.
Euskal ordezkariak, World Tourreko taldeetako “staff” teknikoetan
Ezinbesteko lana egiten dute, txirrindulariek lasterketetan erakustaldi ederrak egin ahal izateko. “On Tour” saioan, Alpe d’Huezko etapa amaitutakoan, Xabier Usabiagak omenaldia egin nahi izan die.
Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita
Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.
Pogacarrek Pantaniren marka ondu du Alpe d'Huezen Tourra erabakita uzteko
Helmugatik 11 kilometrora erasoa jo ostean, bakar-bakarrik zeharkatu du helmuga, Richard Carapazen eta Lenny Martinezen aurretik. 2026ko Frantziako Tourra erabakita uzteaz gain, esloveniarrak Marco Pantanik 1995ean ezarritako igoera marka historikoa hobetu du, aro modernoko erakustaldi handienetako bat eginez.
Carapaz: “Berriro irabaztea asko kostatu zait"
Richard Carapaz ekuadortarrak, Frantziako Tourraren 18. etapako irabazleak, garaipen hau "asko kostatu" zaiola adierazi du, eta edizio honetan behin baino gehiagotan saiatu dela gogorarazi du.
Ion Izagirre: “Bagenekien egun zaila izango zela ihesaldia hartzeko”
Cofidis taldeko txirrindulariak egun gogorra izan dela gaurkoa adiarazi du. Ezin izan da ihesaldian sartu, baina bai atzerago joan den bigarren taldetxo batean. Hala ere, ezin izan dute ihesaldia harrapatu.
Tadej Pogacar, historia idazten ari den txirrindulariaren inperioa
Tadej Pogacarrek bere palmaresa bezain handi eta zabala den inperioa eraiki du azken urteetan. Txirrindularitzan historia egiten ari da esloveniarra, baina nola dabil diru kontuetan? Hona Xabier Usabiagak “On Tour” saioan azaldutakoa.
Orcières-Merletteko igoeraren azken metroak
Richard Carapazek (EF Education) irabazi du Frantziako Tourreko hemezortzigarren etapa. Helmugatik 3,5 kilometrora erasoa jo du ekuadortarrak eta bakar-bakarrik helmugaratu da Orcières-Merletten. Atzetik iritsi dira Mauro Schmid, bigarren, eta Matteo Jorgenson, hirugarren.
Carapaz izan da indartsuena eguneko ihesaldian, Orcieres-Merletteko igoeran eraso erabakigarria jota
EF Education - EasyPost taldeko eskalatzaile ekuadortarrak zuhur jokatu du azken kilometroetan, eta garaipena poltsikoratu du. Tourrean bigarren etapa garaipena du, Super Devoulyn irabazi eta bi urtera.