4. etapa, ekainak 29: Redon – Fougeres (152 km)
2021eko Tourreko 4. etapa ekainaren 29an jokatuko da, Redon eta Fougeres artean. Txirrindulariek 152 kilometro egin beharko dituzte ibilbide lauan.
Sonny Colbrelli, Arnaud Demare, Caleb Ewan eta Peter Sagan berriro izango dira faborito, baina tropeleko beste gizon azkar asko daude euren abagunearen zain.
Haizea agertzen ez bada tropela zatitzeko, esprinta espero da Fougeresen.
2021eko TOURREKO ETAPAK
1. etapa, ekainak 26: Brest – Landernau (187 km)
2. etapa, ekainak 27: Perros-Guirec – Bretainiako Harresia (182 km)
3. etapa, ekainak 28: Lorient – Pontivy (182 km)
4. etapa, ekainak 29: Redon – Fougeres (152 km)
5. etapa, ekainak 30: Change – Laval (27 km, erlojuaren kontra)
6. etapa, uztailak 01: Tours – Chateauroux (144 km)
7. etapa, uztailak 02: Vierzon – Le Creusot (248 km)
8. etapa, uztailak 03: Oyonnax – Le Grand-Bornand (151 km)
9. etapa, uztailak 04: Cluses –Tignes (145 km)
Atseden eguna, uztailak 05: Tignes
10. etapa, uztailak 06: Albertville – Valence (186 km)
11. etapa, uztailak 07: Sorgues – Malaucene (199 km)
12. etapa, uztailak 08: Saint-Paul-Trois-Chateaux – Nimes (161 km)
13. etapa, uztailak 09: Nimes – Carcasona (220 km)
14. etapa, uztailak 10: Carcasona – Quillan (184 km)
15. etapa, uztailak 11: Ceret - Andorra la Vella (192 km)
Atseden eguna, uztailak 12: Andorra
16. etapa, uztailak 13: Pas de la Casa – Saint-Gaudens (169 km)
17. etapa, uztailak 14: Muret – Saint-Lary-Soulan (178)
18. etapa, uztailak 15: Paue – Luz-Ardiden (130 km)
19. etapa, uztailak 16: Mourenx – Libourne (203 km)
20. etapa, uztailak 17: Libourne – Saint-Emilion (31 km, erlojuaren kontra)
21. etapa, uztailak 18: Chatou – Paris (112 km)
Zure interesekoa izan daiteke
Carapazen eta Kussen arteko borrokaren une onenak, Tourreko 20. etaparen amaieran
AEBkoak abantaila hartu du etapa amaitzeko 24 kilometro falta zirenean, baina Ekuadorko txirrindulariak ez du etsi, eta azkenean saria lortu du, Kuss birritan erori ostean, harrapatu, gainditu eta etapa irabazi baitu.
Carapaz Alpe d'Huezen nagusitu da Kuss menderatuta, eta mendiko elastikoa ziurtatu du
Txirrindulari ekuadortarrak Frantziako Tourreko etapa nagusia irabazi du, estatubatuarrarekin lehia estua izan ostean. Kuss lurrera erori da azken txanpan, eta EF taldeko txirrindulariak bakarkako bideari ekin dio Alpeetako tontor mitikoan garaipen bikaina lortu eta mota gorridun elastikoa ziurtatzeko.
Euskal ordezkariak, World Tourreko taldeetako “staff” teknikoetan
Ezinbesteko lana egiten dute, txirrindulariek lasterketetan erakustaldi ederrak egin ahal izateko. “On Tour” saioan, Alpe d’Huezko etapa amaitutakoan, Xabier Usabiagak omenaldia egin nahi izan die.
Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita
Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.
Pogacarrek Pantaniren marka ondu du Alpe d'Huezen Tourra erabakita uzteko
Helmugatik 11 kilometrora erasoa jo ostean, bakar-bakarrik zeharkatu du helmuga, Richard Carapazen eta Lenny Martinezen aurretik. 2026ko Frantziako Tourra erabakita uzteaz gain, esloveniarrak Marco Pantanik 1995ean ezarritako igoera marka historikoa hobetu du, aro modernoko erakustaldi handienetako bat eginez.
Carapaz: “Berriro irabaztea asko kostatu zait"
Richard Carapaz ekuadortarrak, Frantziako Tourraren 18. etapako irabazleak, garaipen hau "asko kostatu" zaiola adierazi du, eta edizio honetan behin baino gehiagotan saiatu dela gogorarazi du.
Ion Izagirre: “Bagenekien egun zaila izango zela ihesaldia hartzeko”
Cofidis taldeko txirrindulariak egun gogorra izan dela gaurkoa adiarazi du. Ezin izan da ihesaldian sartu, baina bai atzerago joan den bigarren taldetxo batean. Hala ere, ezin izan dute ihesaldia harrapatu.
Tadej Pogacar, historia idazten ari den txirrindulariaren inperioa
Tadej Pogacarrek bere palmaresa bezain handi eta zabala den inperioa eraiki du azken urteetan. Txirrindularitzan historia egiten ari da esloveniarra, baina nola dabil diru kontuetan? Hona Xabier Usabiagak “On Tour” saioan azaldutakoa.
Orcières-Merletteko igoeraren azken metroak
Richard Carapazek (EF Education) irabazi du Frantziako Tourreko hemezortzigarren etapa. Helmugatik 3,5 kilometrora erasoa jo du ekuadortarrak eta bakar-bakarrik helmugaratu da Orcières-Merletten. Atzetik iritsi dira Mauro Schmid, bigarren, eta Matteo Jorgenson, hirugarren.
Carapaz izan da indartsuena eguneko ihesaldian, Orcieres-Merletteko igoeran eraso erabakigarria jota
EF Education - EasyPost taldeko eskalatzaile ekuadortarrak zuhur jokatu du azken kilometroetan, eta garaipena poltsikoratu du. Tourrean bigarren etapa garaipena du, Super Devoulyn irabazi eta bi urtera.