1. etapa, ekainak 26: Brest – Landernau (187 km)
2021eko Frantziako Tourra larunbatean, hilaren 26an, hasiko da Bresten. Ziklistek 187 kilometro egin beharko dituzte lehen egunean Landernau heldu arte.
Guztira laugarren mailako lau mendate eta hirugarren mailako beste bi, azkenekoan helmuga dago.
Landernauko mendateak 3,1 kilometroko luzera du eta batez beste %5,6ko pendiza (aldapa gogorrena %14ra heltzen da). Zalantzarik gabe indar handiko eta maldan gora trebeak diren txirrindulariei zuzenduta dago garaipena.
Julian Alaphilippe frantziarra, hautagai nagusia.
2021eko TOURREKO ETAPAK
1. etapa, ekainak 26: Brest – Landernau (187 km)
2. etapa, ekainak 27: Perros-Guirec – Bretainiako hesia (182 km)
3. etapa, ekainak 28: Lorient – Pontivy (182 km)
4. etapa, ekainak 29: Redon – Fougeres (152 km)
5. etapa, ekainak 30: Change – Laval (27 km erlojuaren kontra)
6. etapa, uztailak 01: Tours – Chateauroux (144 km)
7. etapa, uztailak 02: Vierzon – Le Creusot (248 km)
8. etapa, uztailak 03: Oyonnax – Le Grand-Bornand (151 km)
9. etapa, uztailak 04: Cluses –Tignes (145 km)
Uztailak 05: Atseden eguna Tignesen
10. etapa, uztailak 06: Albertville – Valence (186 km)
11. etapa, uztailak 07: Sorgues – Malaucene (199 km)
12. etapa, uztailak 08: Saint-Paul-Trois-Chateaux – Nimes (161 km)
13. etapa, uztailak 09: Nimes – Carcassonne (220 km)
14. etapa, uztailak 10: Carcassonne – Quillan (184 km)
15. etapa, uztailak 11: Ceret - Andorra la Viella (192 km)
Uztailak 12: Atseden eguna Andorran
16. etapa, uztailak 13: Pas de la Case – Saint-Gaudens (169 km)
17. etapa, uztailak 14: Muret – Saint-Lary-Soulan (178)
18. etapa, uztailak 15: Paue – Luz-Ardiden (130 km)
19. etapa, uztailak 16: Mourenx – Libourne (203 km)
20. etapa, uztailak 17: Libourne – Saint-Emilion (31 km, erlojuaren kontra)
21. etapa, uztailak 18: Chatou – ParIs (112 km)
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Frantziako Tourreko podiuma
Txirrindulariak Frantziako Tourreko podiumera igo dira, elastikoak jasotzera.
Aranburu eta Azparrenen adierazpenak, Frantziako Tourra amaitu berritan
Alex Aranburu eta Xabier Mikel Azparrenekin izan gara, Frantziako Tourreko azken etapa bukatu ondoren. Lasterketa ondo joan dela adierazi dute, eta haien esperientzia kontatu digute.
Frantziako Tourreko 21. etapako unerik onenak
2026ko Frantziako Tourreko azken etapak une ikusgarriak utzi ditu. Montmartren egin dituzten hiru igoeretan faboritoen arteko lehia estua egon da, Pogacarren eta Van der Poelen artean bereziki. Etapako irabazlea azken metroetako esprint estuan erabaki da.
Van Der Poelek irabazi du azken etapa eta Pogacarrek Tourra
Alpecin taldeko txirrindulariak erasoa jo du Montmartreko azken igoeran, Tadej Pogacarrekin batera, eta helmugatik metro gutxira indarrik gabe geratuko zela zirudien arren, berak eskuratu du garaipena. Philipsen taldekidea eta Pedersen helmugaratu dira ondoren.
Nolakoa izan da euskal txirrindularien jarduna Tourrean?
Ion Izagirre, Alex Aranburu eta Xabier Mikel Azparren txirrindulariek parte hartu dute Frantziako Tourraren 2026ko edizioan. Hiru astez munduko lasterketa garrantzitsuenean lehiatu ostean, euskal ordezkariek euren taldearen estrategiaren barruan egokitu zaien lana betez osatu dute itzuli handia.
Frantziako Tourrak 44 kilometro laburtu du azken etapa, suteengatik
Azken etaparen ibilbidea 133 kilometrotik 89ra murriztu dute, Frantziako hainbat eremutan izandako sute larrien ondorioz gaurko etapa zaindu behar zuten jendarme asko kaltetutako eremuetara bideratu behar izan dituztelako.
Carapazen eta Kussen arteko borrokaren une onenak, Tourreko 20. etaparen amaieran
AEBkoak abantaila hartu du etapa amaitzeko 24 kilometro falta zirenean, baina Ekuadorko txirrindulariak ez du etsi, eta azkenean saria lortu du, Kuss birritan erori ostean, harrapatu, gainditu eta etapa irabazi baitu.
Carapaz Alpe d'Huezen nagusitu da Kuss menderatuta, eta mendiko elastikoa ziurtatu du
Txirrindulari ekuadortarrak Frantziako Tourreko etapa nagusia irabazi du, estatubatuarrarekin lehia estua izan ostean. Kuss lurrera erori da azken txanpan, eta EF taldeko txirrindulariak bakarkako bideari ekin dio Alpeetako tontor mitikoan garaipen bikaina lortu eta mota gorridun elastikoa ziurtatzeko.
Euskal ordezkariak, World Tourreko taldeetako “staff” teknikoetan
Ezinbesteko lana egiten dute, txirrindulariek lasterketetan erakustaldi ederrak egin ahal izateko. “On Tour” saioan, Alpe d’Huezko etapa amaitutakoan, Xabier Usabiagak omenaldia egin nahi izan die.
Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita
Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.