7. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Van Aertek irabazi du etapa esprintean, eta Mikel Landak 1:20 galdu du

Arabarra atzean faboritoen taldetik atzeratuta geratu den bigarren talde batean geratu da, helmugarako 30 kilometro falta zirenean.
Iragarkia
WOUT VANAERT EFE
18:00 - 20:00
Bigarren etapa garaipena Van Aertentzat; Landak, minututik gorako atzerapena

Wout van Aert belgikarra gailendu da Frantziako Tourreko zazpigarren etapa. Van Aert azkarrena izan da hasieratik hautsi den etapa zoroan jokatutako esprint estuan. Adam Yatesek, berriz, salkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du.

Van Aertek aurtengo edizioan lortzen duen bigarren etapa garaipena da. Iazko edizioan ere beste garaipen bat lortu zuen Jumboko 25 urteko txirrindulariak.

Esprintean, belgikarra Edvald Boasson Hagen norvegiarrari eta Bryan Coquart frantziarrari gailendu zaie.

Etapan taldetxo asko sortu dira eta faboritoetako batzuek denbora galdu dute; Mikel Landa eta Tadej Pogacar tartean. Arabarra eta esloveniarra 1:20era sartu dira helmugan, beste txirrindulari batzuekin batera.

Sailkapen nagusia, Adam Yatesek lehen postuan jarraitzen du eta Primoz Roglic bigarren da hiru segundora.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X