Faboritoetako bat
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Roglicek zalantzak uxatu ditu eta Tourreko irteeran izango da, larunbat honetan

Esloveniarra ez zen Dauphineko bosgarren etapan atera, lider izan arren, laugarrenean izandako erorikoak eragindako lesioen ondorioz.
Primoz Roglic, Dauphinen
Primoz Roglic, Dauphinen. Argazkia: Efe.

2019ko Espainiako Itzuliko irabazleak, Primoz Roglic esloveniarrak (Jumbo Visma), konfirmatu egin du larunbatean Frantziako Tourreko irteeran izango dela, Nizan. Horrela, Roglicek Dauphinen izandako eroriko larriaren ostean agertutako zalantza guztiak uxatu ditu.

"Pozik nago irteeran egongo naizelako, eta nire onena ematen saiatuko naiz", esan dio txapeldun esloveniarrak Het Laatste News hedabideari, azken egunetan bere egoera fisikoaren inguruan sortutako zurrumurruekin amaitzeko.  

Egan Bernalekin batera, Roglic aurtengo Tourra irabazteko faborito nagusietako bat da. Dauphine Kriteriumeko bosgarren eta azken etapan ez zen atera, laugarrenean erorikoa izan ostean, sailkapen nagusiko liderra bazen ere.

Roglicek bost garaipen lortu ditu aurtengo denboraldian, eta duela egun batzuk zalantzak agertu zituen lesioaren garapenaren inguruan. Zalantza horiek emazteak berretsi zituen, senarra Tourrean egoteko prest izango zen ala ez zalantzan jarrita.

Zure interesekoa izan daiteke

Alpe d'Huez igoera: Tadej Pogacar
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita

Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X