Prudhommeri elkarrizketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tourrak bere datak mantentzen ditu eta "zale gabe ez da jokatuko"

Frantziako Tourreko zuzendariak horrela esan du, baina lasterketa atzeratzea ere aukera bat da.
Tourreko aurkezpenaren argazkia
Tourreko aurkezpenaren argazkia

Christian Prudhommek, Frantziako Tourreko zuzendariak, lasterketa "zaleak gabe ez dela jokatuko" esan du La Montagne egunkarian egindako elkarrizketan. Duela egun batzuk Roxana Maracineanu Kiroletako ministroak Covid-19ko pandemiagatik Tourra zale gabe, hots, "ateak itxita" jokatzeko aukera zegoela bota zuen.

Hala eta guztiz ere, Prudhommek Tourrak bere datak mantentzen dituela azpimarratu nahi izan du, beti koronabirusaren hedapenaren eta eboluzioaren menpe.

Lasterketa ekainaren 27an hasi behar da eta azken etapa, Parisen, uztailaren 19an jokatu behar da.

"Frantziako Tourrean garrantzitsuena Frantzia da. Egun, osasuna da garrantzitsuena eta nik gauza bat nahi dut, Tourra udan jokatzea, hori ona izango litzakete. Lasterketa egiten ez bada, horrek esango luke herriaren egoera ez dela ona, egoera katastrofikoa izango litzateke", gehitu du zuzendariak.

Beste alde batetik, lasterketa atzeratzea ere aukera bat dela argi utzi du eta lanean ari direla egoera guztiei aurre egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X