Gaur aurkeztuko dute
Gorde
Kendu nire zerrendatik

La Planche des Belles Fillesek erlojupekoa hartuko du Parisera heldu baino lehen

Tokioko Olinpiar Jokoak direla eta, ekainaren 27an hasiko da 2020ko Frantziako Tourra, eta bi etapa jokatuko dira Pirinioetan.
Tourra, Tourmaleten
Tourra, Tourmaleten

Frantziako Tourreko ibilbideetan duela gutxi agertu bada ere, oso garrantzitsua bihurtu da La Plances des Belles Filles, eta 2020ko edizioan, gainera, erabakigarria izan daiteke, Parisera heldu baino egun bat lehenago jokatuko baita erlojuaren kontrako igoera gogor hori.

Datorren urteko edizioa beste urte batzuetan baino lehenago hasiko da, udan Tokion Olinpiar Jokoak egingo direnez lehenago bukatu behar delako lasterketa. Beraz, ekainaren 27an hasiko da 2020ko Tourra, Nizan.

2020koa Tour klasikoa izango da, ezusteko gutxikoa. Etapa lauak eta erdi-mendiko etapak izango dira lehen astean, bi jardunaldi jokatuko dira Pirinioetan, azken astean helduko dira Alpeak, eta La Planche des Belles Filles, azken-aurreko egunean.

Christian Prudhomme zuzendariak gaur emango du ibilbidearen berri, baina nobedade asko filtratu dira jada.

Lehenengo bi etapak Nizan jokatuko dira, gizon azkarrei zuzenduta bata eta erdi-mendiko jardunaldia bestea. Hortik Frantziako Erdialdeko Mendigunera abiatuko dira, eta, besteak beste, Tourrean inoiz igo ez duten Mont Aigoual mendatea igoko dute.

Bigarren astean, Pirinioak agertuko dira, eta bi etapa jokatuko dira bertan: Peyresourden amaituko da bata, Loudenviellen, hain zuzen ere, Aspet, Ares eta Beles igo ondoren, eta bestea Larunsen amaituko da, Tourmalet, Soulor eta Aubisque igaro eta gero.

Atlantikoko kostaldeko jardunaldietan, haizea izango da protagonista, Alpeetara heldu baino lehen. Etapa horien berri ez dute eman, baina Alpe d'Huez mitikoa igoko omen dute berriro.

Eta nobedaderik garrantzitsuena La Planche des Belles Filleseko etapa izango da, erlojuaren kontrako etapa, maldan gora, Parisko Eliseoko Zelaietara heldu baino egun bat lehenago.

Elastiko horia aurretik erabakita ez badago, hori izango da podiuma erabakitzeko azken aukera.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X