11. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Caleb Ewan gailendu da Tolosan, esprint parekatu batean

Australiarrak Groenewegeni irabazi egin dio esprinta. Bestalde, Niki Terpstrak itzulia utzi behar izan du 33 kilometroren faltan izandako erorikoaren ondorioz.
Iragarkia
20190717174102_caleb-ewan_
18:00 - 20:00
Caleb Ewan, irabazle Tolosan

Caleb Ewan australiarrak (Lotto Soudal) garaipena eskuratu du, Okzitaniako Tolosan amaiera izan duen, 2019ko Frantziako Tourreko 11. etapan. Garaipena, Dylan Groenewegen herbehetarrarekin (Jumbo-Visma) lehiatutako esprint estu batean lortu du. Bestalde, Niki Tepstrak (Total Direct Energie) lasterketa utzi behar izan du, 30 kilometroren faltan izandako erorikoaren ondorioz.Pelotoiak lasaitasunez ekin dio atsedenaldi osteko etapari eta lau gizonez osatutako ihesaldia sortzea ahalbidetu du; bertan, Lilian Calmenaje (Total Direct Energie), Stephane Rossetto eta Anthony Perez (Cofidis) eta Aime de Gendt (Wanty-Groupe Gobert) izan dira.Amaieran, Jumbo taldeak pelotoi buruan lanean jarri da ihesaldi zapuzteko helburuarekin; izan ere, Groenewegen esprinterra bertan baitzegoen. Hala ere, Ewanek helmuga lehenengo postuan zeharkatzea lortu du, milimetro gutxiko aldearekin.Horrenbestez, sailkapen nagusian ez da aldaketa nabarmenik izan. Hortaz, Julien Alaphilippek (Deceuninck-Quick Step) elastiko horiarekin jarraitzen du.Ostegunean, Tourrak Pirinioetako etapei hasiera emango dio. Okzitaniako Tolosa eta Bagnere de Bigorre arteko hamabigarren etapak 209,5 km eta hiru mendate ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X