4. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vivianirentzat garaipena Nancyko esprintean

Italiarrak Tourreko laugarren etapa irabazi du, eta, hartara, hiru handietan garaipenak dituzten txirrindularien artean sartu da.
Iragarkia
TOUR 2019 ETAPA 04 07 ELIA VIVIANI
18:00 - 20:00
Laugarren etapako irabazlea erabaki duen esprinta

Elia Viviani (Deuceninck - Quick Step) italiarrak Frantziako Tourrean erdiesten duen lehendabiziko garaipena lortu du astearte honetan, Nancyko esprintean nagusi izan ostean. Haren atzetik sartu dira Alexander Kristoff (UAE) norvegiarra eta Caleb Ewan (Lotto Soudal) australiarra.Quick-Stepek jarraian lortzen duen bigarren garaipena izan da gaurkoa, bezperan Julien Alaphilippe frantziarrak erakustaldia emanda bereganatu baitzuen etapa, eta, bide batez, liderraren elastikoa jantzi zuen.Reims eta Nancy artean lehiatutako etapa (213,5 kilometro) esprintean amaitu da aurreikuspenak beteta, eta ez du inolako aldaketarik eragin sailkapen nagusian. Eguneko ihesaldian hiru txirrindulari egon dira sartuta Michael Schär (CCC Team) eta Frederik Backaert eta Yoann Offredo (Wanty - Groupe Gobert), baina helmugatik 16 kilometrora harrapatu dituzte.Vivianik (30 urte) dagoeneko lortuta zituen etapak beste bi handietan, eta, horrenbestez, Tourrean, Giroan eta Vueltan garaipenak dituzten txirrindularien artean sartu da.Asteazken honetan, mendi ertaineko etapa bati egingo diote aurre txirrindulariek Saint-Dié-Des Vosges eta Colmar artean (175,5 km). Bosgarren etapako ibilbidean zehar bigarren mailako bi mendate eta hirugarreneko beste horrenbeste igo beharko dituzte. Horietako azkena amaieratik 17 kilometrora dago kokatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X