Ofiziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kruijswijk izango da Tourrean Jumboren taldeburua eta Roglicek ez du parte hartuko

Jumbo Visma taldeak talde hau eramango du Tourrera: Dylan Groenewegen, Steven Kruijswijk, Mike Teunissen, Amund Jansen, Tony Martin, George Bennett, Wout van Aert eta Laurens De Plus.
Jumbo Visma. Argazkia: @JumboVismaRoad
Jumbo Vismak 2019ko Tourrera eramango duen taldea. Argazkia: @JumboVismaRoad

Jumbo Visma taldeak ofizial egin du 2019ko Tourrera eramango duen taldea. Steven Kruijswijk izango da taldeburua, Giroan hirugarren izan den Primoz Roglicek ez du parte hartuko eta Wout van Aertek debuta egingo du. Uztailaren 6an hasiko da Tourra, Bruselan.

Jumbok etapa garaipenak lortu nahi ditu esprintean Groenewegenekin, baita elastiko berdea lortu ere. Iaz bosgarren izan zen Kruijswijk izango da Jumbo Vismak Tourra irabazteko duen esperantza nagusia. Herbeheretarra denboraldi ona egiten ari da, eta parte hartu dituen lasterketa guztietan sailkapeneko lehen hamarren artean geratu da. Orain, Dauphinen ari da, Van Aertekin.

Van Aertek 24 urte ditu, eta maila bikaina eman du udaberriko klasikoetan. Strade Bianchen eta E3n podiumak eginda, eta Milan - San Remon seigarren postua lortuta. Ziklo-krosean Munduko Txapelketa irabazi du hiru aldiz.

Hauxe da Jumbo Vismak 2019ko Tourrera eramango duen taldea: Dylan Groenewegen, Steven Kruijswijk, Mike Teunissen, Amund Jansen, Tony Martin, George Bennett, Wout van Aert eta Laurens De Plus.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X