Adierazpenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Landa, Froomek jasotako txistuei buruz: 'Ez litzaidake gustatuko txistuak jasotzea'

Mikel Landa Movistarreko txirrindulariak Chris Froomek Tourreko taldeen aurkezpenean jasotako txistuei buruz hitz egin du, eta esan du ez lizaiokeela gustatuko egoera horretan egotea.
Mikel Landa. Argazkia: Team Movistar
Mikel Landa. Argazkia: Team Movistar

Chris Froomek (Sky) txistuak jaso zituen 2018ko Tourraren taldeen aurkezpenean eta Mikel Landa Movistarreko txirrindulariak gai honi buruz hitz egin du taldea kontzentratuta dagoen Choleteko hotelean.

Mikel Landak argi du ez zitzaiola gustatuko zaleen txistuak jasotzea: 'Ez litzaidake gustatuko zaleek niri txistu egitea. Lehiakortasun handia dago kirol munduaren barruan eta kirol mundutik kanpo".

Landaren taldekidea den Nairo Quintana zorrotzagoa izan da Froomek jasotako txistuei buruz galdetu diotenean: "Txistuak jasotzea ez da atsegina eta ez da ona inorentzat, baina, batzuetan, ereiten duzuna jasotzen duzu".

Alejandro Valverdek ere hitz egin du Froomek jasotako txistuei buruz: "Pena da gauza hauek pasatzea, baina bazekiten gerta zitekeela. Larunbatean lasterketa hasten da, eta Tourraz eta txirrindularitzaz hitz egin behar da, ez kirolaren kontrako jarrerei buruz. Pena da, baina gauzak datozen modura hartu behar dira".

Zure interesekoa izan daiteke

Alpe d'Huez igoera: Tadej Pogacar
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita

Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X