Mikel Nieve Frantziako Tourrerako zerrendan sartu du Mitchelton Scott taldeak
Mikel Nieve Frantziako Tourra jokatuko duten zortzi txirrindularien artean sartu du Mitchelton Scott taldeak. Lasterketa uztailaren 7an hasiko da eta Leitzakoak Adam Yates izango du taldeburu.
Yatesek 25 urte ditu eta gazte onenaren saria irabazi zuen 2016ko Tourrean. Aurten etapa bana irabazi du Tirreno-Adriatico eta Dauphine probetan. Esperientzia handiko taldea izango du britainiarrak, eta horien artean taldekide garrantzitsua izango da Mikel Nieve, mendiko etapetan bereziki.
Australiako taldeak zortzi txirrindulari hauek eramango ditu Frantziako Tourrera: Adam Yates (GBR), Mikel Nieve (ESP), Jack Bauer (NZL), Luke Durbridge (AUS), Mathew Hayman (AUS), Michael Hepburn (AUS), Damien Howson (AUS) eta Daryl Impey (RSA).