Lasterketa utzi du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ion Izagirrek haustura lunbarra du eta ebakuntza egingo diote

Bahrein Merida taldeko txirrindularia Alejandro Valverde erori zen leku berberean erori da eta Tourra utzi behar izan du.
Ion Izagirre. Argazkia: EiTB.
Ion Izagirre. Argazkia: EiTB.

Ion Izagirre gipuzkoarrak haustura lunbarra du eta ebakuntza egin beharko diote, Frantziako Tourreko lehenengo etapan izandako erorikoaren ondorioz, Bahrein Merida taldeak aditzera emandakoaren arabera. Izagirre erlojuaren kontrako saioko zazpigarren kilometroan erori zen.

Gipuzkoarra Düsseldorfeko ospitalera eraman zuten, Alejandro Valverde eroritako leku berean erori ostean. Murtziarra ere ospitalera eraman zuten eta ebakuntza egin zioten. Euriak errepidea oso irristakor utzi zuen eta txirrindulariek kontuz ibili behar izan zuten Tourreko estreinako etapan.

Bahrein Merida taldeak adierazi duenez, hurrengo egunetan lesioaren larritasuna aztertuko dute, errekuperazio prozesua zenbatekoa izango den zehazteko.

Izagirrek etapa bat irabazi zuen iazko Tourrean, eta aurtengo edizioan bere taldeko liderra zen, Vincenzo Nibaliren ordez.

t="utf-8">

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X