9 mendate igoko dituzte Pirinioetako bi etapetan
2017ko Frantziako Tourra 12. etapan helduko da Pirinioetara, uztailaren 13an. Etapa hori goian bukatuko da. Guztira, 316 kilometro Pirinioetan.
Honetan eta 13. etapan, tropelak 9 mendate igoko ditu: maila bereziko bat, 1. mailako bost, 2.eko bi eta 4.eko bat.
Hona hemen bi etapetako profilak eta mendateak:
12. etapa: Pau - Peyragudes (214,5 km)

64. km: Côte de Capvern (4.), 7,7 km %3,1ean
111,5. km: Col des Ares (2.), 7,4 km %4,6ean
139,5. km: Col de Menté (1.), 6,9 km %8,1ean
184. km: Port de Balès (maila berezia), 11,7 km %7,7ean
209,5. km: Col de Peuyresourde (1.), 9,7 km %7,8ean
214,5. km: Peyragudes (2.), 2,4 km %8,4ean

13. etapa: Saint-Girons - Foix (101 km)

31. km: Col de Latrape (1.), 5,6 km %7,3ean
46,5. km: Col d'Agnes (1.), 10 km %8,2ean
74. km: Mur de Péguère (1.), 9,3 km %7,9ean
