Frantziako Tourra aurkeztu da Parisen
Gaur, Parisen, 2017ko Frantziako Tourraren aurkezpena egin da. Dusseldorfetik (Alemania) irtengo da, 22. aldiz hasiko da lasterketa Frantziatik kanpo, eta laugarrenez Alemaniatik. 'Grand Depart' Alemaniara itzuliko da 30 urte eta gero. Berlinetik irten zen 1988an, Frankfurtetik 1980an eta Coloniatik 1965ean.
'Logika handiko egoerara itzuliko gara Dusseldorfeko irteera handi honekin. Txirrindularitza eta Frantziako Tourra gustuko dituen herrialde batera itzultzea da', esan du Christian Prudhommek, lasterketako zuzendariak.
Prudhommek berak onartu du mendate gutxiago dituela hurrengo Tourrak (aurten 23 mendate, iaz 28), baina horrek ez duela esan nahi erasorako ibilbiderik ez dagoenik. Bere aburuz, 'erasoaldietarako eginda dagoen Tourra' da 2017koa.
21 ETAPA
Etapa 1: Düsseldorf > Düsseldorf - 13 km
Etapa 2: Düsseldorf > Liège - 202 km
Etapa 3: Verviers > Longwy - 202 km
Etapa 4: Mondorf-les-Bains > Vittel - 203 km
Etapa 5: Vittel > Planche-des-belles-filles - 160 km
Etapa 6: Vesoul > Troyes - 216 km
Etapa 7: Troyes > Nuits-St-Georges - 214 km
Etapa 8: Dole > Station Les-Rousses - 187 km
Etapa 9: N antua > Chambéry - 181 km
Etapa 10: Perigueux > Bergerac - 178 km
Etapa 11: Eymet > Pau - 202 km
Etapa 12: Pau > Peyragudes - 214 km
Etapa 13: Saint-Girons > Foix - 100 km
Etapa 14: Blagnac > Rodez - 181 km
Etapa 15: Laissac-Sévérac L'Eglise > Le Puy-en-Velay - 189 km
Etapa 16: Le Puy-en-Velay > Romans-sur-Isere - 165 km
Etapa 17: La Mure > Serre-Chevalier - 183 km
Etapa 18: Briançon > Izoard - 178 km
Etapa 19: Embrun > Salon-de-provence - 220 km
Etapa 20: Marseille > Marseille - 23 km
Etapa 21: Montgeron > Paris Champs-Élysées - 100 km
1. etapa, 13 km (erlojupekoa

2. etapa, Dusseldorf

/p>
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma
Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.
Demi Volleringek Tourreko garaipena ziurtatu du azken etapa irabazita
FDJ-SUEZ taldeko txirrindulari herbeheretarrak bere indarra erakutsi du Col d'Èzeko azken igoeran, 9. etapa irabazi eta Frantziako Tourra erabakita uzteko, azkenean sailkapen nagusian bigarren sailkatu den Kasia Niewiadomaren (Canyon) aurretik. Elisa Longo Borghinik (UAE) osatu du podiuma, Marlen Reusser (Movistar) suitzarraren erorikoa baliatuta.
Volleringen erasoa eta Tourreko 9. etapako azken metroak
Demi Vollering (FDJ) herbeheretarrak irabazi du 2026ko Frantziako Tourra. Helmugarako 16 kilometroren faltan jo du erasoa, Kasia Niewiadoma (CANYON) aurkari zuzena atzean utzita. Ikusi hemen erasoa eta etapako azken metroak.
Volleringi Tourreko 8. etapan garaipena eman dion erasoa
Eguneko azken mendatea gainditu ostean, Demi Volleringek erasora jo du, garaipenaren bila. Longo Borghini eta Niewiadoma haren atzetik abiatu dira, baina ezin izan diote herbeheretarraren erritmoari eutsi eta amore eman behar izan dute. Vollering bakarrik sartu da helmugan, eta maillot horia eskuratu du.
Volleringek Tourra astindu du, maillot horia eman dion bakarkako garaipenarekin
Demi Volleringek igoera laburra baina oso gogorra aukeratu du eraso egiteko, inongo mailarik ez zuena.
Kasia Niewiadoma nagusitu da Mont Ventouxen, eta elastiko horia jantzi du
Canyon taldeko txirrindulari poloniarrak, 2024ko Tourreko irabazleak, erasoa jo du helmugatik 10 kilometrora, Marlen Reusser suitzarrari (Movistar) lidergoa kentzeko.
Frantziako Tourreko 7. etapako une garrantzitsuenak
Emakumezkoen Frantziako Tourreko zazpigarren etapak une garrantzitsuak utzi ditu lasterketarako, batez ere sailkapen nagusiari begira. Niewiadomak ikuskizuna eman du horiz janzteko, eta Volleringek irabazi du Reusserren aurkako duelua.
Kim Le Court-Pienaar, azkarrena zortzi txirrindulariren arteko esprintean, Tournon-sur-Rhonen
Maurizioko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, 153,4 kilometrokoa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena. Bestalde, sailkapen nagsuiko faboritoak indarrak gordetzen saiatu dira, ostiral honetan Mont Ventoux igotzeko.
Le Court-Pienaarrek garaipena lapurtu dio iheslari talde bati Tournon-sur-Rhonen, eta Reusserrek horiz jantzita jarraitzen du
Maurizioko txirrindularia beste zazpi txirrindulariri nagusitu zaie esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Motor batek Noemi Ruegg jo du Durbizeko igoeran, eta bizikletatik bota du
Txirrindulari suitzarra (EF) lurrera joan da, Frantziako Tourreko bosgarren etapako azkenaurreko mendatean gailurra egiteko metro gutxiren faltan, motor batek jo baitu. Zorionez, talka aldapa gora gertatu da, abiadura txikian, eta txirrindulariak lasterketan jarraitu ahal izan du arazo handirik gabe.